Ekitaldien zerrenda

Martxoak

06

Asteazkena

19:00etan

Punto de Vista 2019 jaialdiaren aurkezpena

Aurkezpena


Martxoaren 6an, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdiaren hamahirugarren edizioa aurkeztuko da. Martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo da, Iruñean. Ekitaldian, aurten osatuko duten sekzioen edukiak zehaztuko dira. Sekzio ofizialeko 30 filmak; Jonathan Schwartzi eta Marcia Hafifi buruzko atzera begirakoak; errealaren inguruko zikloa (Dokbizia); Punto de Vista Labs, Rick Prelinger, Luke Fowler eta Tate Modern galeriako Museum of Clouds proiektua barne hartuko dituztenak; Foku Garaikideak, Iván Argote, Marie Losier, Guy Sherwin eta César Vayssiéren eskutik; saio bereziak; eta heziketa-programa; baita beste proposamen asko ere.