Azukrea belazeetan
16,80 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Azukrea belazeetan
ISBN | 978-84-9109-495-1 |
---|---|
Orriak | 192 |
Urtea | 2019 |
Argitaletxea | Erein |
Saila | Euskal Narratiba |
80ko hamarkadako euskal narraziogintzaren ikur bilakatu zaigu Azukrea belazeetan. Literatur lan horrek 80ko hamarkadako narraziogintzaren hiru ezaugarri garrantzitsu biltzen ditu: batetik, euskal literatura eta mendebaldeko literatura elkarrizketan jartzeko gogoa agerikoa da; bigarrenik, elkarrizketa horren eraginez, errealismo magikoaren zantzuak ageri dira narrazioetan; eta, hirugarrenik, Azukrea belazeetan bildumako narrazio aleek unibertso literario bakar bati egiten diote erreferentzia, narrazio-sare konplexua osatuz, eta elkarri erreferentzia egiten dioten pertsonaiak zein giroak sortuz...
.
Iratxe Retolaza
Liburua geografikoki Tolosaren mugakide baldin bada ere, literarioki, berriz, Juan Rulforen eta Horacio Quirogaren mugakide da. Landako bizitzaz oratuta baldin badago ere, liburua ikuspegi soilik erruralista batetik irakurtzea murritz geratzen da, inondik ere. Ipuin gogoangarriak ditu. Ez da, hala ere, distira bakartu eta elkarrenganako autonomoetan oinarritutako liburu bat, aitzitik, oinarri komun batetik ateratako kontakizunak dira.
Iñaki Aldekoa
Hamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu horretan, lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra mintzo da Inazioren luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian gal ez dadin terralak estaltzen du, eta oihartzun eginarazten dio, lur horretako zokorik ezkutuenak ere entzun dezan lurraren beraren antsia.
J.K. Igerabide