Urtarrilak
02
Osteguna
19:00etan
Eguzki Donnellan, Haizea Beruete eta Laura Moscoso «Tripak: huts bete hots»
Liburu aurkezpena
"Tripak: huts bete hots" pieza eszeniko moduan jaio zen, eta bertan errepresentaturiko poemak biltzen ditu aurkeztera goazen "Tripak: huts bete hots" poesia liburu ilustratuak.
Niaren eta kolektiboaren arteko zeharkaldiak begirada existentzialista batez jasotzen dituen ibilbide poetiko bat da "Tripak: huts bete hots".
Ilusiotik gorputzera, gorputzetik gure arkatz eta pintzeletara igaro den sormen oihartzun bat.