Egileen zerrenda

Beppe Fenoglio

1922 Alba – 1963 Turin

Berrogeita bat urterekin hil zenean egin zen idazle ezagun. 1943an alemanek Italia inbaditzean bere jaioterriko mendietako erresistentziarekin bat egin zuen, aurrena Garibaldi brigada komunistetako kideekin, autonomo urdinekin gero. 23 egun iraun zituen Albako Errepublika Partisanoko kide izan zen.

1946ko erreferendumean monarkiaren aldeko bozka eman zuen. Gerraren ostean ardo enpresa batean lan egin zuen eta bi eleberri eta ipuin liburu bat argitaratu zituen. Bizi zenean Italo Calvinoren, Elio Vitorriniren eta Natalia Ginzburgen laudorioak eta laguntasuna jaso zituen. Ingelesezko literaturaren oso zalea zen eta eraman zituen Coleridge, Eliot, Browning edota Edgar Lee Mastersen lanak italierara.

1960an zibilez ezkondu zen (ez zen sinestuna), oso erretzailea zen (hirurogei bat zigarro erretzen zituen egunero bere arreba gazte Marisaren esanetan, bereziki idazten zuenean) eta asma zuen. 1961an jaio zen bere alaba. Bronkioetako minbizia sortu zitzaion eta erradioterapiak ezin izan zuen sendatu. Futbol jokalari ona zen, egun bere hogei liburu baino gehiago daude italieraz argitaratuta. 2013an alabak, gurasoen etxeko armairu zahar batean M1 fusil bat eta Colt 45 pistola bat topatu zituen, Kontu pribatu bat eleberrian erabilitako armak.

Hauek da euskarara ekarritako haren estreinako lana.



Liburu-dendan:

El partisano Johnny

Beppe Fenoglio

La paga del sábado

Beppe Fenoglio

Beppe Fenoglio

Un día de fuego

Beppe Fenoglio