Salgaien zerrenda

Menu berria + Askatasun jasanezina

2014/12/09

Menu berria

Aste honetan sukaldaritzako proposamen berria dakarkizuegu. Larunbata eguerdietan dastatze menua jarriko dugu martxan: bost plater progresibo. Entsalada bat abiapuntu eta geure sukaldaritza ezagutzeko aukera. Barazkijaleentzako aukera egongo da. Menuak 20€ balioko du baina betiko 12€ko menua ere izango duzu.

Askatasun jasanezina

Aste honetan The Big Free Tonguek Albura diska aurkeztuko du (liburu dendan eskura dezakezu). Aitzaki honekin jazz askearen hiru saio izango ditugu. Ostegunean 21:00etan kantinan Orea eta Masa Kulturaren baitan Free Jazz Orkestrak kontzertua eskainiko du. Ostiralean 21:30etan Tubilleja, Callén eta Celestinok joko dute. Larunbatean The Big Free Tonguek areto nagusian kontzertua eskainiko du.

Ekitaldiak

Asteazkenean 19:00etan Ezkerraberri fundazioak mahai ingurua antolatu du euskararen legeari buruz Sagrario Alemanekin, Xabier Epalzarekin eta Mikel Bujandarekin. Ostegunean 19:00etan Energia eta krisia gai hartuta petrolioaren gailurrari buruzk mahai ingurua egongo da. Ostiralean 19:30ean bilera aretoan La Casa Roja poesia irakurle taldea elkartuko da Sonia San Románen azken poema liburua aitzaki. Astelehenean, 15ean, 19:00etan okupazioari buruzko Juanmi Gutierrezen Ateak ireki dokumentala jarriko dugu eta autorearekin hitz egiteko aukera egongo da.

Katakrak Perlak: Victor Lenore

Asteon Perlaken Victor Lenoreren elkarrizketa argitaratu dugu, azken aldian kulturan eta politikan dauden eztabaida kitzikagarrienetako bati buruzko liburua argitaratu berri du: Indies, hipsters y gafapastas (Capitan Swing argitaletxean). Elkarrizketa txiki hau aitzakia da liburuaren gainean eztabaidatzeko. Hemen bideoa: http://vimeo.com/113753161


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Arabako euskara

,

25,20 €

Badugu

Txoriak kolpeka

,

13,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Black is beltza

,

25,00 €

Ez dago eskuragarri

Cita con los clásicos

,

21,00 €

Badugu