«Bost egun, bost gau» DIARIO DE NAVARRAn

Manuel Tiagoren ‘Bost egun, bost gau’ kaleratu du euskaraz Katakrak-ek

Iñigo Roquek euskeratu du eta edizio honek Roqueren zein Amets Arzalluzen hitzaurreak ere dakartza
Ion Stegmeier | Iruñea 2020-06-01

Manuel Tiagoren Bost egun, bost gau eleberria kaleratu du euska-raz Katakrak etxeak, Iñigo Roquek euskaratua. Edizio honek Roqueren zein Amets Arzalluzen hitzaurreak ere daramatza.

Manuel Tiago ezizena zen, bederatzi liburu argitaratu zituen, narrazio laburrak eta eleberriak. Mugek eta migrazioak toki nabarmena izan zuten lan horietan. Álvaro Cunhal -benetako izena- Coimbran jaio zen, eta 17 urterekin egin zen Portugalgo Alderdi Komunistako kide: 31 urtez izan zen alderdiko idazkari nagusia. 1930eko hamarkadan aldizkarietan eta sasiko argitalpenetan idat-zi zuen. 1940an bigarrengoz es-petxeratu zuten, eta Lisboako Zuzenbide Fakultatera eraman zuen poliziak abortuaren despenalizazioari buruzko tesia defendatzera. 15 urte eman zituen kartzelan. Kartzelatik marinel korapiloekin lotutako maindireekin egin zuen ihes. 1974ra arte egon zen Paris eta Mosku artean erbesteratuta. Lisboako haren hiletara 500.000 lagun joan ziren.

Liburuan bi pertsonai ageri dira, alde batetik André gazte komunista portugaldarra eta mila ezkuturen truke Espainiara alde egiten lagunduko dion Lambaça kontrabandista. André idealista da eta Lambaça bizio guztiak dituen pasatzailea. Amets Arzalluzek dioen bezala: “Muinmuinean, sistema bera da ‘pasatzai-leak’ sortzen dituena. Sortzen, justifikatzen, eta blindatzen. Mugak zakur armatuekin zerratzen ditu, eta bide batez muga-pasak garestitzen. Migranteak inolako paperik eta babesik gabe uzten ditu, eta bide batez, ‘pasatzaileen’ jostailu bihurtzen. Edo zuzen-zuzenean, besterik ezean, ‘pasa-tzaile’ bihurtzen”.

Libro: