«El algoritmo paternalista» en la SER
Miércoles 04 de Diciembre
Hiruroegi urte bete dira Hanna Arnedt-en liburua argitaratu zenetik
Itziar Altuna
San Sebastián
Hannah Arnedt teorialari politikoak eta filosofoak (Linden-Limmer 1906-New York 1975) 1963. urtean argitaratu zuen 'Eichmann Jerusalemen. Gaizkiaren hutsaltasunaren gaineko txosten bat' liburua bigarrenez euskarara itzuli du Koro Navarrok, Katakrak argitaletxearen eskutik. Berezitasun bezala, oraingoan Mario Zubiaga Garatek egindako hitzaurrea batu zaio.
Arnedt-ek idatzitako lanak Adolf Eichmann-en, sasian bizi zen Holokaustoaren arduradunetako baten epaiketaren inguruko ausnarketak bildu zituen. Hau 1960an atxilotu zuten Argentinan Israelgo zerbitzu sekretuek eta hurrengo urtean Israelen epaitua izan zen gizartearen kontrako delituengatik. Arnedt-ek epaiketa kazetari bezala jarraitu zuen New Yorker-eko editoreari bere burua eskaini ondoren, eta idatzitako artikuluak liburuxka batetan bildu zituen.
«Natura bereziko» kasua izan zela gogoratu dute Katakrak argitaletxetik, izan ere ez ziren frogak erabili, lekukoak baizik. Hanna Arnedt berak kritika zorrotzak jaso zituen, besteak beste, sionismoaren eta Israelen kontra zegoela, edo bere judutarsuna mespretxatzen zuela. Gainera, polemikari batutako akusazioak liburuari ere itsatsi zitzaizkion.
Koro Navarrok liburua berrirakurri du bigarren itzulpen hau egiteko, eta oraingoa «hobea» dela aitortu du aurkezpen ekitaldian. «Zati batzuk berriro irakurri behar izan ditut jatorrizko hizkuntzan (ingelesez) hobeto ulertzeko». Izan ere liburu «konplexua» dela aitortu du, dionagatik eta idatzia dagoen eragatik, «esaldi nagusi batzuk paragrafo guztia hartzen dute, eta hau euskarara eramatea oso zaila da». Egitura gramatikalatatik hasi eta estiloraino, itzultzaileek testuak aztertzeko «lupa» handi batekin lan egiten dutela esan du, «baina liburu baten mezua ondo balioesteko lupa hori gorago igo behar da bere testuinguruan kokatzeko, zein ekarpen egiten dituen jakiteko, eta hain sakona eta aberatsa den lan honetan ni ez naiz gauza sentitzen».
Hanah Arnedt-en liburuak Holokaustoaren inguruan gertatutakoarekin hausnartzeko proposamea dakar, Mario Zubiagaren esanetan. «Hainbat galdera luzatzen ditu: nolatan izan zen posible? Zergatik judutarrak? Zergatik alemanak? Zein izan zen beste nazioen papera?. Eztabaida sakona proposatzen du, Eichmann bezalako pertsonak onak nola diren beharrezkoak faxismoarentzako».