«El algoritmo paternalista» en la SER
Miércoles 04 de Diciembre
Haurrek hitza
Lidia Txukovskaia eta Lidia Zhukova (1942), Josu Zabaletak euskaratua
Katakrak, 2022 / 84 or.
Europara gerra itzuli den honetan, bakearen aldeko manifestua da hau. II. Mundu Gerrara eramango gaituzte Sobietar Batasunetik Uzbekistanera ebakuatutako haurrek. Milioi bat lagun baino gehiagok egin behar izan zuten bidaia hori eta 200 intelektual baino gehiago egon ziren haurrak zaintzen, tartean, liburu honen autoreak. Testigantzak biltzen umezurtz etxe batetik bestera ibili ziren. Haurrek hitz egiteko duten sotiltasun ederrarekin, gudako egunak nola bizi izan zituzten kontatzen dute, kapitulu oso laburretan. Josu Zabaletak itzuli du errusieratik euskarara; gazteleraz, frantsesez, ingelesez, italieraz… ez dagoen lan hau.
Lander Arbelaitz Mitxelena