Listado de artículos

«Indarkeriaz» DIARIO DE NAVARRAn

Hannah Arendten ‘Indarkeriaz’ liburuaren aurkezpena, asteazkenean

● Karrikirin Elkartean izango da, 19:30etan, Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailearen eta Mario Zubiaga irakaslearen parte hartzearekin

Katakrak argitaletxe iruindarrak Hannah Arendt (1906-1975) idazle alemaniarraren Indarkeriaz euskaratu du. Heldu den asteazkenean, Iruñeko Karrikiri Elkarteak lan honen aurkezpen ekitaldia hartuko du. Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailea eta Mario Zubiaga Garate (hitzaurrearen egilea) izanen dira parte hartzaileak.

Hannah Arendt teorialari politikoa eta filosofoa izan zen, XX. mendeko pentsalari nabarmenetako bat. Hanoverren jaio zen judu sekularren familia aurrerazale batean. Marburg-eko unibertsitatean ikasi zuen Martin Heideggerrekin. 1929an egin zen doktore Heidelberg-en Karl Jaspers-en zuzendaritzapean. 1933an naziek atxilotu eta Gestaporen preso izan zen. Frantziara egin zuen eskapo eta handik Portugalera egin zuen ihes lehenik, 1941ean AEBetara iritsi zen arte.

Politikaz eta historiaz idatzi zuen bereziki, bere liburu nagusiak Totalitarismoaren jatorriak (1951), Giza kondizioa (1958) eta Eichmann Jerusalemen (1963) (Koro Navarrok euskaratua) izan ziren baina idatzi zuen, baita ere, arteaz eta literaturaz. Indarkeriaz 1970. urtean argitaratu zen. Hannah Arendten hitzetan, “indarkeriazko tresnen garapen teknikoa halako une batera iritsi da egun, non ez baitago inolako helburu politikorik gaitasun suntsigarri horren araberakoa izan daitekeenik edo haren erabilera justifika dezakeenik gatazka armatu batean. Horregatik, gerra ez da inondik inora lehen bezain eraginkorra eta xarma ia osoa galdu du”.



Libro recomendado:

Indarkeriaz

Indarkeriaz

16,00 €

Disponible


Más artículos sobre este tema