Listado de artículos

Koldo Atxaga diseinuaz, mailuaz eta igitaiaz BERRIAn

Igandeko BERRIAn erreportaia luzea egin du Amagoia Gurrutxagak mailua eta igitaia sinboloaren mendeurrenaz: Gabriel Aresti, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre, Amaia Zubiria, Antton Olariaga eta... Koldo Atxaga Katakrakeko diseinu mordo baten egilea eta argitaletxeko azal eta diseinuen ekoizlea. Hona bere hitzetako batzuk:

Estetika jakin baten ikur, azken batean. Katakrak etxearen liburuen diseinatzaile Koldo Atxagaren ustez, hala ere, estetika sobietarra kontzeptua zehaztu behar da lehenik eta behin. «Ez da berbera hasierako abangoardia artistikoa edo Stalinen garaiko Errealismo Sozialista. Nik Konstruktibismoa bereziki maite dut. 1920ko hamarkadako artista/diseinatzaile haiek industria berriaren lengoaia gordinean espresatu ziren: linea zuzena, kolore laua, geometria sendoa eta letra larria. Tradizioaren apurketa erradikalean tematu ziren». Haien aurkikuntza asko, Atxagak erantsi duenez, Alemaniako Bauhausek jaso zituen; horiengandik, Suitzako estiloak; eta, segidan, 1950eko hamarkadan nagusitu zen estilo internazionalak. «Beraz, diseinatzaile sobietarrek abian ipinitako estetika mundu osora hedatu zen, bitartekarien lana zela medio». Eta Euskal Herria ez zen, noski, aparte geratu. «Langile mugimenduak sobietar iraultza luzaroan izan du inspirazio iturri. Ibarrolaren grabatuetatik Maiatzaren 1eko karteletara, halako eragin puntua aurki daiteke».

Artikulua osorik BERRIAren webgunean.



Libro recomendado:


Más artículos sobre este tema