«Mari-mutil handi baten bluesa» sarean E28a ospatzeko

Ez zuen zerurik espero. Baina gu Leslie Feinbergez akordatu gara gaur. Eta sarean jarri dugu Fermin Zabaltzak itzulitako bere liburua osorik, doan, PDF formatuan. Hasiera ederretik eutsiko zaituen kontakizun bat:

Ez nuen diferentea izan nahi. Helduek nahi zuten guztia izatea irrikatzen nuen, maite nintzaten. Haien arau guztiak betetzen nituen, eginahalik handiena egiten nuen atsegin emateko. Baina bazen nigan zerbait kopeta zimurrarazten ziena. Inork ez zidan inoiz izenik eman nigan makurra zen horretarako. Horrexegatik beldur nintzen gauza larria ote zen. Betiko errepika haren bidez bakarrik igartzen nuen haren nondik norakoa:
—Zer da, mutikoa ala neskatoa?

Libro:

Mari-mutil handi baten bluesa