Listado de artículos

«Michael Kohlhaas» DIARIO DE NAVARRAn

‘Michael Kohlhaas’ eleberri klasikoa euskaratu dute

Xabier Mendigurenek euskaratu zuen XIX. mendeko obra berreskuratu du Katakrak argitaletxeak
N. AZURMENDI
Donostia

Katakrak argitaletxea pixkana-pixkana ari da osatzen bere Narratiba saila. Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da-rekin hasi ziren, eta ondoren etorri ziren Sergei Dovlatoven Filiala eta Leslie Feinbergen Mari-mutil handi baten bluesa.

XX. mendeko lan horiei XIX.eko bat gehitu zaie, Heinrich von Kleistek (1777-1811) argitaratutako Michael Kohlhaas eleberria. Obra klasiko ezaguna, zine-mara ere bitan eramana izan dena, 1993 urtean Xabier
Mendigurenek Literatura Unibertsala bildumarako euskaratu zuena. Hedoi Etxarte editoreak liburuaren aurkezpenean esan bezala, sorta horretako aleak lotzen dituen haria bada “jende xeheak gatazken eta zapalkuntza mota desberdinen aurren dituen jarrerak erakustea”, ederki txertatzen da proiektuan von Kleisten lana. Izan ere, Michael Kohlhaas, XVI. mendeko zaldi-tratularia, horixe da: jauntxo batekin izandako gatazkari aurre egiten dion pertsona xehea, legeetan eta justizian duen neurriz kanpoko “konfiantza inozoa” muturreraino eramango duena, harik eta erabat oldartzen den eta larrutik ordaintzen duen arte. Ukituren batzuk eman dizkiote 1993ko testuari. Beste berritasun bat ere badakar 160 orrialdeko liburuak: Joseba Sarrionandiaren hitzaurrea.

Idazlearen hitzetan, “handiki harroen eta epaile injustuen kontra justiziaren alde bortxaz errebelatzen denaren arketipo unibertsala da” Kohlhaas.



Libro recomendado:

Michael Kohlhaas

Michael Kohlhaas

15,00 €

Disponible


Más artículos sobre este tema