Listado de artículos

«Mundua berriz liluratuz» DIARIO DE NAVARRAn

Komunak, etorkizun hobe bat sortzeko Silvia Federiciren proposamena

Iruñeko Katakrak argitaletxeak ‘Mundua berriz liluratuz’ lana argitaratu du euskaraz
Feminismoa eta komunen politika uztartzen ditu bertan Silvia Federici ekintzaileak

ION STEGMEIER
Iruñea
Hainbat urtetako erlazioa dute Silvia Federici eta Katakrak-eko lagunek. Iruñeko alde zaharrean ateak ireki eta gutxira agertu zen handik Federici hitzaldi bat ematera, eta 2017an errepikatu egin zuen. Horren ondorioz, aukera izan zuten Katakrak-en bere lanak euskaratzeko eta iaz Soldataren patriarkatua argitaratu eta gero, orain azaroan ingelesez agertu zen Re-enchanting the World liburua kaleratu dute; Mundua berriz liluratuz euskarazko bertsioan. Liburuak Peter Linebaugh-en hitzaurrea dakar baita ere. “Liburu honek indarra ematen du etorkizun berri bat sortzeko, eta hori da guk arrazoietako bat liburua argitaratzeko”, dio Katakrak-eko kide den Nerea Fillat-ek.

Federici Italiako Parma hirian jaio zen 1942an eta 1967an Amerikako Estatu Batuetara aldatu zen. New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko irakasle emeritua, militantzia politikoa talde feminista autonomoetan hasi zuen 1970eko hamarkadan eta geroztik ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trump-en aurkako kanpainan. Lan hau gaur egungo egun ilunetan kokatzen du. “Suntsiketa handi horren erdian beste mundu bat ari da sortzen”, dio Federicik. “Aurre eginez kapitalaren eta estatuaren hegemoniari eta berretsiz gure elkarrekiko mendekotasuna eta elkarlanerako gaitasuna”, azaltzen du. Feminakomunia kontzeptuaren sortzailea da Federici, hau da, emakumerik gabe ez dago komunitaterik eta komunitaterik gabe mundu berririk ezin da sortu.

“Silvia Federicik esaten du emakumeak direla komunen, bai harreman komunalen, bai guztionak diren gauza horien sostengua, horiek babesten dituztenak, eta historian zehar egitura hori existitzea permititu dugunok”, dio Nerea Fillat-ek. Nola uztartzen ditu feminismoa eta komunen politika hori Federicik? Bata bestearik gabe ez zela existituko esanez. Liburua etorkizunera begira dago. “Liburuaren bidez proposatzen duena da, eta hori izan daiteke liburuaren ekarpenik haundiena, batez ere edertasunetik eta baikortasunetik egina delako, kapitalismotik harago mundu berri bat sortzeko komunei begiratu behar diegula, eta komunak ez direla bakarrik gauza materialak”, dio Fillatek. “Gauza materialak ere badira, inorrenak eta guztionak ez diren toki guzti horiek, eta horrekin adierazi nahi duguna da jabetza mota bat dela ez publikoa ez eta pribatua ere, baina momentu hontan forma aunitz dutela komun horiek, izan daitezke lur komunalen zainketa, uraren defentsaren aldeko lanak, hirietan sortutako baratze komunal horiek, emakumeek indian empresa erraldoien aurka garatutako borrokak, Afrikan garatutako nahasketa ezberdinak... Liburu honetan komun horiek izan ditzaketen hamaika forma edo hamaika eredu jorratzen ditu”, azaltzen du. Inspirazio handiena 1980ko hamarkadan topatu du Federicik, Nigerian irakaskuntzan ari zelarik izan zituen bizipenetan eta Hego Amerikako emakumeen erakundeekin izandako topaketetan.

Liburuan alde batetik feudalismotik kapitalismorako aldaketa prozesuan enclouser edo itxitura bezala deitzen dituenak izendatzen ditu (zorraren krisia, Txinan egondako egoera, etabar), eta bestalde komunak direnak aipatzen ditu, borroka berriak, talde antolakuntza ezberdinak, merkatuaren legetatik kanpo daudenak.



Libro recomendado:


Más artículos sobre este tema