«Idazketa labana bat da» IRUTXULOKO HITZAn
Viernes 22 de Noviembre
ARITZ GALARRAGA 2022ko apirilaren 03a
Lekurik bada non bat egiten duten lurrak eta urak, kontinenteak eta itsasoak, Europak eta Mediterraneoak, leku hori izango da Venezia, seguruenera. Urez inguratutako lur zatia izanik, noiz ez den urez estalia, sartzen da Mediterraneoa Europaren beraren etxe atarira. Venezia, uretatik sortutako hiria, uraren azpian hondoratuko dena, “hiriaren patua, azken finean, Atlantidarena izango dela”, Joseph Brodskyk Ur-marka ezin gozoagoan idatzi zuen bezala; “uretan dagoen hiri hau gaindituko lukeen gauza bakarra airean eraikitako hiri bat izango litzateke”. Hiri guztiak baitira zoragarriak ilunabarrean, baina batzuk beste batzuk baino gehiago.
Ez da hori Brodskyk hasieran izan zuen inpresioa: “Probintziaren batera iristen ari nintzela ematen zuen, leku ezezagun eta ez-deus batera, norberaren jaioterria beharbada, urte asko kanpoan eman eta gero”. Baina, pixkanaka, hiria erdigunera sartzen ari zitzaiola sentitzen hasi zen: “Zuri-beltzekoa zen, literaturatik, edo negutik, sortzen den zerbaiti dagokion bezala: aristokratikoa, ilun samarra, hotza, gutxi argiztaturik, Vivaldiren eta Cherubiniren akordeak hor nonbait”. Hala pasa zituen bertan 17 negu, beste zentzumenen aldean, ikusmena fintzen zuela: “Zeren hau begiaren hiria baita; gainerako zentzumenek bigarren mailako paper ahula baino ez dute”. Eta, ez dezagun ahatz, begiratzen duguna gara, neurri batean behintzat.
Angel Errok gaztigatzen gaitu, hitzatzean: “Oker dabil Veneziaz gehiago jakiteko asmoz liburu honetara hurbiltzen dena”. Edo Rikardo Arregi euskaratzaileak: “ez, noski, gida liburu bat, ez turistak bisitatzen ez dituzten leku bereziak bisitatzea gomendatzen duen horietakoa, ezta bidaia liburua ere. Zalantza egiten dut Venezia bera den liburu honen gai nagusia”. Niri neuri balio izan dit maitatzen hasteko bestela estimu berezirik ez nion Venezia, Montesquieuren hitzekin esateko, arrainak soilik egon beharko liratekeen leku bat.egin zituela. Venezian.