Argazkiaren erabilera
Traducción de Leire Lakasta
| ISBN | 978-84-10316-31-7 |
|---|---|
| Idioma | Euskera |
| Páginas | 192 |
| Tamaño | 12,5x19 |
| Encuadernación | Rústica con solapas |
| Precio | 17,00 |
Annie Ernaux eta Marc Marie maitaleak izan ziren 2003ko martxotik 2004ko urtarrilera. Cergyko etxe batean izan zituzten harreman intimoak: pasio hura gertatu bitartean bularreko minbizia izan zuen Ernauxek. Maitasun gauen osteko biharamuneko gelari argazki bat egin zion Marc Mariek eta, gerora, iluntzean gertatutakoa idatzi zuten. Abandonatutako arropek goizaldean duten itxura jasotzen da liburuan: desira eta gaixotasunaren mina lantzen dira liburuan.
Acerca de Annie Ernaux
1940 Lillebonne
Merkatari txikien alaba izan zen eta haurtzaroa Yvetoten bizi izan zuen. Unibertsitate ikasketak Rouenen egin zituen eta frantses literaturako irakasle izan da bizitza osoan. Obra autobiografiko eta intimista landu du. Hasieratik sortu zuen interesa haren lanak eta, aldi berean, izan zen menostua idazle askorengatik, baita 2022an Nobel saria eman ziotenean ere. Haren kontrarioentzat barkaezina da duen estilo lehorra, lantzen dituen intimitateko gaiak eta gorpuzten dituen genero eta klase posizioa. ...
