Prólogo de Cornel West
Traducción de Amaia Apalauza Ollo, Iñigo Roque Eguzkitza, Garazi Ugalde Pikabea
Hau da Angela Davisek argitaratu duen azken liburua. Bertan puri-purian dauden munduko mugimendu sozial batzuk aztertzen ditu. AEBtako Beltzen Bizitzak Axola Du fenomenoari buruz hitz egiten du, baita duela berrogeita hamar urte sortu ziren Pantera Beltzei buruz. Biolentziari buruz. Liderrez eta masa mugimenduez. Palestinarren erresistentziaren zilegitasuna argudiatzen du. Terrorismoaren izen beltzaz aritzen da, eta kartzelaz eta mozkinak ateratzeko zigorraren kultura hedatzen duten korporazioez. Baina bereziki, liburu honek, idazkera irmo, informatu, militante eta finarekin intersekzionalitatea lantzen du. Alegia, munduko borroka ezberdinak lotzen ditu, tokian tokiko gatazkak beste leku batzuekin konektatzen ditu. Hala egin zen Davis ezagun hirurogeita hamarreko AEBtan eta munduan: bere kontrako jazarpenak kubatarrak, alemanak, frantsesak, vietnamdarrak edota sobietarrak konbokatu zituen. Eta hori nahi du Davisek egun: Fergusonen zapaltzen diren beltzak, emakume beltzak, langileak, emakume lesbiana beltzak, trans emakumeak, haur palestinarrak, presoak, baztertuak, pobretuak mugimendu berri batean lotzea, memoria izango duen etorkizunera begirako mugimendu bat eratzea.
«Sar zaitez Angela Davisen unibertsoan zu ere. Literaturak ere baduelako epika, ez-fikzioa, saiakera. Estetikaren ondoko etika.»
«Angela Davisen azkeneko saiakera»
«Hamaika auzi jorratu ditu liburuan, tartean, Palestinako erresistentziaren zilegitasuna, indarkeria, feminismoa, kartzelak»
«Una recopilación de artículos, entrevistas y conferencias donde analiza diferentes luchas que está habiendo a nivel global y la interrelacioón que existe entre ellas»
Birmingham (AEB), 1944
Angela Yvonne Davis es una militante marxista, activista afroamericana y profesora de la Universidad Santa Cruz de California en el Departamento de Historia de la conciencia. En 1969 la expulsaron de la Universidad de California por ser del Partico Comunista de los EEUU. Tomó parte en el movimiento de las Panteras Negras y estuvo en la lista de los diez más buscados de los EEUU.