Askatasuna, etengabeko borroka bat

Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak

Itzulpena: Amaia Apalauza Ollo, Iñigo Roque Eguzkitza, Garazi Ugalde Pikabea

19,00€

BEZa barne

Badugu

Askatasuna, etengabeko borroka bat

Itzulpena: Amaia Apalauza Ollo, Iñigo Roque Eguzkitza, Garazi Ugalde Pikabea

ISBN 978-84-16946-01-3
Hizkuntza Euskera
Orriak 192
Tamaina 12.5x19
Azalak Paper-azalezkoa hegalekin
Prezioa 19,00

Hau da Angela Davisek argitaratu duen azken liburua. Bertan puri-purian dauden munduko mugimendu sozial batzuk aztertzen ditu. AEBtako Beltzen Bizitzak Axola Du fenomenoari buruz hitz egiten du, baita duela berrogeita hamar urte sortu ziren Pantera Beltzei buruz. Biolentziari buruz. Liderrez eta masa mugimenduez. Palestinarren erresistentziaren zilegitasuna argudiatzen du. Terrorismoaren izen beltzaz aritzen da, eta kartzelaz eta mozkinak ateratzeko zigorraren kultura hedatzen duten korporazioez. Baina bereziki, liburu honek, idazkera irmo, informatu, militante eta finarekin intersekzionalitatea lantzen du. Alegia, munduko borroka ezberdinak lotzen ditu, tokian tokiko gatazkak beste leku batzuekin konektatzen ditu. Hala egin zen Davis ezagun hirurogeita hamarreko AEBtan eta munduan: bere kontrako jazarpenak kubatarrak, alemanak, frantsesak, vietnamdarrak edota sobietarrak konbokatu zituen. Eta hori nahi du Davisek egun: Fergusonen zapaltzen diren beltzak, emakume beltzak, langileak, emakume lesbiana beltzak, trans emakumeak, haur palestinarrak, presoak, baztertuak, pobretuak mugimendu berri batean lotzea, memoria izango duen etorkizunera begirako mugimendu bat eratzea.