13,00€
IVA incluido
Disponible
Etxebizitzaren auzia
ISBN | 978-84-16946-90-7 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 152 |
Tamaño | 190x125mm |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 13,00 |
«Erreformisten proposamenei erantzuna emateko hasi zen Friedrich Engels 1872an esku artean ditugun artikulu hauek idazten. Pierre-Joseph Proudhon filosofo anarkistak eta Arthur Mühlberg medikuak idatzitakoei erantzun nahi zien. Engelsen aburuz etxebizitzaren arazoa ez zen konponduko kooperatibistek, higienistek edota burgesiak haien txostenetan proposatzen zituzten neurriekin, arazoa ekoizpen-modu kapitalistan errotuta zegoen. Neurriek ez zuten jabetza pribatu kapitalista zalantzan jartzen eta horixe zen, hain zuzen ere, arazoaren funtsa. Alegia, langileek haien lanarekin ekoizten zuten aberastasun soziala kapitalisten eskuetan geratzen zen. Horregatik, ekoizpen-modua deuseztatu arte etxebizitzaren auzia (elikagaien auzia bezala) ez zen ebatziko.»
Amaia Prieto
«Etxebizitza-eskasiak lerro ugari betetzen ditu prentsan egunotan, eta kontua ez da langile-klasearen etxebizitzak txarrak, leporaino beteak eta kaltegarriak direla. Eskasia hori ez da orainaldiaren ezaugarria, eta ez da proletario modernoaren sufrimendu bereizgarria ere, lehenagoko klase zapaldu guztien aldean. Alderantziz, garai guztietako klase zapalduek modu gutxi gorabehera uniformean pairatu dute hori. Etxebizitza-eskasia honekin amaitzeko, bide bakarra dago: langile-klaseak klase nagusiaren eskutik jasaten dituen esplotazioa eta zapalkuntza abolitzea.»
Friedrich Engels
Acerca de Friedrich Engels
1820 Barmen - 1895 Londres
Filosofoa, historialaria eta kazetaria izan zen baina dena sozialismo iraultzailearen kausara lerratu zuen. Karl Marxen lagun eta burkide estuena izan zen. ...