17,00€
IVA incluido
Disponible
Filiala
Traducción de Amaia Apalauza Ollo, Aroa Uharte
ISBN | 9788416946099 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 192 |
Tamaño | 14x21 |
Encuadernación | Array |
Precio | 17,00 |
«Orain, imajinatu egoera. Anchorman bat naiz, irratsaio baten gidaria. Laneko bidaia batek ekarri nau hona. Hotel aski duin batean hartu dut ostatu. Nire emaztearen eta seme-alaben falta sumatzen dut. Eta, bat-batean, minutu batean –ez gehiago, ez gutxiago–, absurdokeria-erauntsi hau. Emakume bat, haurdun, nire sofan, maindiretan bildurik. Auskalo nor demontrerena den haurra, gainera. Hortxe dago, eserita, Vankaz miraturik. Hura, berriz, tabernara bidean da, bere emazte ederrarekin. Eta ni, hortz-eskuila bat erosten emakume txundigarri horrentzat. Ezin igarri diot bukaerarik egonezin honi».
Filiala, Sergei Dovlatov
En la prensa
«Pasadizo labur-laburrez dago osatua, inork aforistiko deitu duen estilo batean, eta horiekin egiten du aurrera narrazioak. Idazleak barra-barra erabiltzen ditu ironia eta absurdoa, eta ausartuko nintzateke baieztatzera ezen testuak berak ederki atzitzen duela idazlearen tonu fatalista baina arina, tragikozalea baina jostaria»
Joannes Jauregi, BERRIA
«Filiala: Dovlatoven seudodokumental autobiografiko umoretsua»
Arantxa Iturbe, EUSKADI IRRATIA
«Bizitza bera literatura bihurtu zuen, eta literatura bizitza. Sergei Dovlatoven lanean elkar gurutzatzen dira errealitatea eta fikzioa, eta baita umorea, samurtasuna eta kritika ere»
Mikel Lizarralde, BERRIA
«Los Angelesen errusiar etorkinek egiten duten sinposio baten kronika»
Ariane Kamio, GARA
«Narrazio honetan ez dago erbesteratuen idealizaziorik. Ikusten da elkarren artean ez direla batere ondo moldatzen»
Felix Ibargutxi, EL DIARIO VASCO
«Hau da Dovlatoven hirugarren lana euskaraz»
DIARIO DE NAVARRA
«Katakrak acaba de editar, traducida al euskera por Amaia Apaulaza y Aroa Uharte la novela Filiala, de un escritor ruso marginalmente soberbio y casi macarra cuya biografía convertida en celuloide fue uno de los puntazos de la pasada Berlinale. Él era, es, Sergei Dovlatov»
Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
Acerca de Sergei Dovlatov
Ufa 1941 - New York 1990
XX. mendeko azken laurdeneko errusiar narratzaile behinenetako bat. Ufa hiri sobietarrean jaio zen eta hiru urte zituela Leningradera aldatu zen. Unibertsitatera joan zen eta kanporatu egin zuten. Lan behartuen eremu bateko zaindaria izan zen (Eremua eleberrian kontatu zuen). Puxkin Parkeko gida izan zen (Parkea eleberrian jaso zuen). Trafikantea izan zen. Kazetari lanetan aritu zen hirurogeita hamarreko hamarkadako Estonian (Konpromisoan jaso zuen). Eta Kazetarien Sindikatutik kaleratu zuten. Hamarkada haren amaieran New Yorkera alde egin zuen eta kazetaritzan lan egin zuen. The New Yorker aldizkarian ipuinak argitaratu zituen...