Herriaren hezkuntza eta demokrazia

Traducción de Leire Azkargorta

13,00€

IVA incluido

Disponible

Herriaren hezkuntza eta demokrazia

Traducción de Leire Azkargorta

ISBN 978-84-16946-95-2
Idioma Euskera
Páginas 168
Tamaño 190x125mm
Encuadernación Rústica con solapas
Precio 13,00

1917ko iraultzak gizateriaren historia aldatu zuen. Aldaketa horren ardatzetako bat Sobietar Batasunak eraiki zuen hezkuntza sistema berria izan zen. Botere politikoa Tsarren eta burgesiaren eskuetatik sortu berri zen Estatu sozialistara pasatzean hasiko zen benetako eraldaketa. Iraultzaren biharamun horretan eraiki zituzten haurtzaindegiek, eskolek, ikastegi politeknikoek eta liburutegiek hamarkada luzez literaturarako, zientziarako, arteetarako eta pentsamendurako gune nabarmen bilakatu zuten SESB, inguruko herrialdeak eta munduko iraultza askotarako inspiratzio iturrietako bat izango ziren.

Hezkuntzaren eta artearen egitura berri horien sorreran zuzendarietako bat izan zen Nadezhda Krupskaia, Herriaren hezkuntza eta demokrazia liburuan nabarmentzen den ikuspegi zabal, dialektiko eta zorrotzarekin. Iraultza lehertu baina bi urte lehenago idatzi zuen liburua eta iraultzarekin batera argitaratu zuen lehenengo edizioa.

«Oraindik lan handia dago egiteko irakasleekin benetan har dezaten lan-eskolaren gidaritza. Lehen ez zen beharrezkoa askorik jakitea irakaskuntza-eskolara joateko: diziplina izan, ‘orrialde honetatik honetara ikasi’ eta kito. Baina lan-eskola beste kontu bat da, irakasleak asko jakin behar baitu eta gaitasun ugari izan behar baititu. Ikasi, ikasi eta ikasi, horixe egin behar dute orain errusiar irakasleek.»

Nadezhda Krupskaia, Hirugarren ediziorako hitzaurrea

«Nola eraiki hezkuntza-sistema ulertzeko beste modu bat eta eredu pedagogiko guztiz berria, langileak emantzipatzeko balioko zuena? Hainbat pedagogo boltxebike galdera horri erantzuten saiatu ziren eta gaian sakondu zuten. Pedagogo horiek Eskola Berriaren mugimenduarekin identifikatzen ez baziren ere, ez ziren hezkuntzaren inguruko nazioarteko eztabaiden eraginetik kanpo bizi. Horien artean dago Nadezhda Krupskaia, sobietarren hezkuntza-sistemaren arduradun nagusietako bat, eta Errusiako liburutegien sarea garatzearen aitzindaria.»

Aitor Garagarza Cambra eta Leire Azkargorta Mintegi, sarreran


Acerca de Nadezhda Krupskaia

San Petersburgo 1869 - Mosku 1939

Iraultzaile errusiarra eta pedagogoa izan zen. Pobreziara amildu zen San Petersburgoko familia aristokratiko batetako kidea izan zen. 1894an testu marxistak irakurtzen zituen talde klandestino batean bilakatu zen marxista eta han ezagutu zuen Lenin, bizitza osorako burkide izango ziren ordutik. ...

Saber más