17,00€
IVA incluido
Disponible
Kontu pribatu bat
Traducción de Josu Zabaleta
ISBN | 978-84-16946-53-2 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 208 |
Tamaño | 12,5 x 19 |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 17,00 |
«Goizeko bederatziak puntuan ziren. Zerua axuri zuriz beteta zegoen, kolore gris metalikoko soilgune batzuekin, eta haietako batean ilargia ageri zen, luzaro miazkatutako gozoki bat bezain birrindu eta gardena. Euria zeruko azken geruzaren kontra bultzaka ari zen nabarmen, baina, beharbada, edo hori uste zuen tenienteak, lehenengo zaparrada erori baino lehen bukatuko zen kontua.
Tenientea, Alarico Rozzoni sarjentuarentzako hil-kapera bihurtzen ari ziren ofizialordeen gela igarota, patioaren erdian kokatu zen; handik keinu bat egin zion guardiako sarjentuari.
―Bellini eta Riccio patiora –esan zion aurkezpena egin zionean.
―Bellini kanpoan dago, hiltegira bidali dute.»
Beppe Fenoglio, Kontu pribatu bat
«Anekdota ezaguna da Isaak Babel eta Maxim Gorki idazle sobietarren artekoa: idatzi nahi bazuen, bizitzarako esperientzia har zezala gomendatu zion Gorkik bere mireslea zen Babeli, munduan zehar ibil zedila eta gero idatz zezala. Gomendioari segiz, Babelek izena eman zuen Armada Gorriko korrespontsal gisa sobietarren eta poloniarren arteko 1920ko gerran. Esperientzia hartatik jaio zen Zalditeria gorria ipuin-bilduma miragarri hura.
Fenogliok ez zuen, nik dakidala, inoren gomendiorik jarraitu, baina halaxe egin zuen: bizi eta gero idatzi.»
Paul Beitia Ariznabarreta hitzaurrean
En la prensa
«Beppe Fenoglioren asmoen artean ez zegoen erresistentziako idazle izatea, baina hala pasatu da historiara.»
Amalur Artola, GARA
«Beppe Fenoglioren eleberria, ‘partisanoen literatura’ delakoaren harribitxietako bat, euskarara ekarri du Josu Zabaletak»
Nerea Azurmendi, DIARIO VASCO
«Barne bilaketa obsesiboa da egitura guztian agintzen duena maitasunak eraikitako eleberri partisano honetan.»
Ion Stegmeier, DIARIO DE NAVARRA
Josu Zabaleta itzultzaileari elkarrizketa.
Lohitzune Amatria, EUSKALERRIA IRRATIA
«Estilo azkarra, lehorra, zehatza dauka idazleak, baina batez ere egiazkotasuna jartzen du bere prosaren erdigunean.»
Irati Majuelo, BERRIA
Solasaldia Ana Morales itzultzailearekin.
Josu Zabaleta, EITB KULTURA
«Hau ez da maitasun-eleberria; hau da eleberri bat jelosia toxikoaz eta maskulinitate posesiboaz»
Ibai Atutxa, ARGIA
Quarantazortzi kolektiboaren audio-gomendioa Garazi Albizuaren Irakurrieran saioan.
Gorka Salces, BIZKAIA IRRATIA
Acerca de Beppe Fenoglio
1922 Alba – 1963 Turin
Berrogeita bat urterekin hil zenean egin zen idazle ezagun. 1943an alemanek Italia inbaditzean bere jaioterriko mendietako erresistentziarekin bat egin zuen, aurrena Garibaldi brigada komunistetako kideekin, autonomo urdinekin gero. 23 egun iraun zituen Albako Errepublika Partisanoko kide izan zen. ...