«Fedajinek den-dena erakutsi nahi digute: txikizioa, arrain-azoka abandonatua, edateko ura duen putzu bakarra. Argazki-kamerarik ez daukagula ikusirik, kezkaturik geratu dira, desengainaturik. Mundu guztiak Raxidiya ikustea nahi lukete. Fede osoa dute munduak entzun eta ulertuko dituela, eta ez direla bakarrik egongo. Beren kausa jendearen belarrietara iristea besterik ez dute bilatzen; mundu guztiak jakin dezala Palestinako auzia hor dagoela eta jendeak galdetu dezala: —Eta zeren alde borrokatzen dira palestinarrak?»
«Kapuścińskik ez zuen inoiz kazetariaren misio mesianikoan sinistu, baina argi zeukan noren alde zegoen: “Pobreen bizitza kontatzea da nire gai nagusia. Kazetariak izan nahi duzue? Orduan ezin dituzue haiek alde batera utzi. Pobreak munduko populazioaren %80 dira, baina pobreziak ez du ahotsik. Nire betebeharra da pertsona horiek entzunaraztea”. Eta, hein handi batean, bere hitza bete zuen. Kapuścińskik gorroto zituen politikariei egindako elkarrizketak. Uste zuen bai ala bai gezurra esaten zutela».
«Kristo fusilarekin lana izan zen haren kronikagintza nazioartean ezagun egin zuten lanetako bat. 1975ean argitaratu zuen, joan den mendean, Afrikan, arabiar herrialdeetan eta Latinoamerikan gertatu zen gerrillen loraldiaren erakusgarri.»
«Argitalpenean Kapuscinskik Palestina, Latinoamerika eta Mozambikeko gatazketan idatzi zituen erreportaje sorta bat biltzen da eta, horien bidez, gerrillariaren figuraren gaineko gogoeta proposatzen da.»
«Literatura, are irudi poetikoak, eta kazetaritza nahasten zituen Kapuścińskik. Estilo arraroa kazetaritzan, ez bakarrik 70. hamarkadan. Zer nolakoa (izan) da munduko gatazken berri ematen duen kazetaritza? Datuak, hildako kopuruak, egitateen kontaketa bat, aseptikoa, azkarra, demasekoa»
«Kapuscinskiren ahal literarioa beregaina da, eta liburu honek literatura gehiago du beste makina bat nobelak eta poema-sortak baino»
«Idazlana jatorriz 1975ean argitaratu zen, baina nago oraingo mundua gauza askotan ez dela hain diferentea»
«Palestina, Guatemala, El Salvador, Bolivia, Haiti eta Mozambikeko gatazkak eta gerrillari anonimoen istorioak batu zituen Ryszard Kapuscinski kazetariak, hainbat erreportajetan».
«Jatorriz 1975ean argitaratua, liburu honek Ryszard Kapuscinski kazetari poloniarrak idatzitako erreportaje sorta biltzen du eta, horien bidez, munduko gatazka ezberdinetako gerrillarien erradiografia dakarkigu»
«1975ean argitaratu eban, jatorriz polonieraz, mundu osoko gatazketako gerrillari eta burrukalari ospetsu zein ezezagunen barri emoteko. Mozanbiken, Palestinan, Amerikan...»
Elkarrizketa Amaia Apalauzari.
Entrevista con Amaia Apalauza.
Pinsk, 1932 – Vartsovia, 2007
Ryszard Kapuściński (Pińsc, Polonia) kazetaria, historialaria, saiogilea eta poeta izan zen. Poloniako Langileen Alderdi Batuko (PZPR) kidea izan zen hiru hamarkadetan zehar. 1956tik 1981era 27 iraultzen eta estatu kolperen lekuko izan zen Asian, Ekialde Hurbilean, Afrikan eta Ameriketan. Bera zen Poloniako Prentsa Agentziaren (PAP) nazioarteko kazetari bakarra. Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu zituen. Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.