15,00€
IVA incluido
Disponible
Michael Kohlhaas
Traducción de Xabier Mendiguren
ISBN | 978-84-16946-20-4 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 160 |
Tamaño | 12.5x19 |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 15,00 |
—Pasa-agiria? —galdetu zuen Kohlhaasek. Ezbaiti samar aditzera eman zion, berak zekienez, ez zeukala horrelakorik aldean zeraman ziurtasunik; baina ugazabaren zer gauza zen hura deskribatzen bazioten, bazitekeela haietaz ere halabeharrez horniturik ibiltzea. Zeharretara begiratuz, alkaideak aurpegira bota zion Printzearen baimenik gabe ez zeukatela zaldi-tratulariek zaldiekin mugatik pasatzerik. Tratulariak ziurtatu zion hamazazpi alditaraino gurutzatu zuela muga paper haiek gabe; oso ongi ezagutzen zituela bere negozioari buruzko Printzearen xedapen guztiak; derrigor kontutan hartzeko errakuntza bat zela, eta huskeriekin denborarik ez ziezaiola arren galdaraz, oraindik ibilaldi luzea geratzen zitzaiola-eta. Baina alkaideak erantzun zion hamazortzigarren aldian ez ziola eskuetatik ihes egingo, helburu horrekin eman zela agindua, eta berehalaxe pasa-agiria jaregin edo bestela etorritako bidetik itzuli beharko zuela. Zaldi-tratularia, hertsapen hura zela-eta ordurako amorratzen hasita zegoen, jaitsi egin zen zalditik, pentsatzen jarri ondoren, morroietako bati eman zion eta Tronkako Junkerrarekin berarekin argituko zuela auzia esan zuen.
Heinrich von Kleist, Michael Kohlhaas
En la prensa
«Tragikotasuna, ordea, ez dagokio bidegabekeriari bakarrik, bidegabekeriaren aurrean hartutako jarrerari ere badagokio hein handi batean.»
Peru Iparragire, BERRIA
«Gatazka judizial bat izango da hasiera batean, baina berehala hartuko du gatazka politikoaren izaera.»
Ariane Kamio, GARA
«Erromantizismo alemaneko idazle nabarmenetako bat izan zen Von Kleist, eta, bere lanetan, norbanakoak bizitzan dauzkan mugak landu zituen.»
Miren Garate, BERRIA
«Orain dela bi mende idatzia bada ere, askoz ere atzerago egiten du 'Michael Kohlhaas'-ek, XVI. mendera, sistema operatibo politikoa erlijioa zen garaietara.»
Nerea Azurmendi, DIARIO VASCO
«Michael Kohlhaas, XVI. mendeko zaldi-tratularia, horixe da: jauntxo batekin izandako gatazkari aurre egiten dion pertsona xehea, legeetan eta justizian duen neurriz kanpoko “konfiantza inozoa” muturreraino eramango duena, harik eta erabat oldartzen den eta larrutik ordaintzen duen arte»
Nerea Azurmendi, DIARIO DE NAVARRA
«Baina zer da Michael Kohlhaasi gertatzen zaion injustizia hori?»
Danele Sarriugarte, HITZEN UBERAN
«Dagoeneko 200 urte bete dituan arren, ezaugarri modernodun narrazinoa da Michael Kohlhaas, lantzen dituan gaiakaitik eta von Kleist autoreak darabilen estiloagaitik. Alemaniako literaturako obra ezaguna da, erreferentea. Hori dala eta, besteak beste zinemarako egokitu dabe bi bidar.»
BIZKAIE!
Acerca de Heinrich von Kleist
1777 Frankfurt am Oder - 1811 Berlin
Erromantizismo alemaneko idazle nabarmenetako bat izan zen. Poesia, antzerkia, eleberriak, ipuinak eta kazetaritza landu zituen. Bere lanetan norbanakoak bizitzan dauzkan mugak landu zituen eta XX. mendeko espresionismo alemanaren aurrekaria izan zen. Kanten eta Rousseauren lanen zalea izan zen. Henriette Vogel maitalearekin batera egin zuen bere buruaz beste hogeita hamalau urterekin. Duela 25 urte argitaratu zen lehenengoz eleberri labur hau euskaraz, argitalpen honetarako itzulpena eguneratu dugu.