15,00€
IVA incluido
Disponible
Sofia Petrovna
Traducción de Josu Zabaleta
ISBN | 978-84-16946-30-3 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 154 |
Tamaño | 12,5x19 |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 15,00 |
«Sofia Petrovnak ordu arte inoiz ez zuen ikusi Nataxa hain asaldaturik. Berak ere ikaratan zituen eskuak, eta ez zuen bere kartera aurkitzerik lortzen. Lanean idatzi zuten telegrama, bazkaltzeko pausaldian, eta lanetik irten ondoren bidali zuten. Denek eman zizkioten zorionak Sofia Petrovnari; lanean Erna Semenovnak berak ere zorionak eman zizkion, horrelako seme bat zuelako, eta etxean, erizainak ere bai. Iluntzean, nekaturik eta pozik oheratzerakoan, lehendabiziko aldiz pentsatu zuen Sofia Petrovnak Nataxa beharbada Koliaz maiteminduta zegoela. Nola ez zen, baina, lehenago ohartu! Neska zintzoa, ongi hazia, langilea zen; oso itsusia, ordea, eta Kolia baino zaharxeagoa. Lo hartu bitartean, Koliaz maiteminduko zen eta haren emaztea bihurtuko zen neska imajinatzen ahalegindu zen Sofia Petrovna: liraina, mardula, musu-gorria, begi-argia eta ile-horia, ingeles postal batekoaren antz handikoa, baina Nazioarteko Gazteria Komunistako intsignia bularrean zuela.»
Lidia Txukovskaia
En la prensa
Arantxa Iturberen elkarrizketa Arratsean saioan.
Arantxa Iturbe, EUSKADI IRRATIA
«Hiritar sobietar arrunt baten istorioa kontatzen du Sofia Petrovna (Katakrak) nobelak. Mediku baten alarguna eta seme ingeniari baten ama da protagonista, eta hiritar eredugarri baten kontrako jazarpen kasu bat du ardatz, amaren ikuspegitik kontatuta.»
Miren Garate, BERRIA
«Nobelaren bidaia fisikoa bezain liluragarria da planteatzen duen bidaia literario-historikoa.»
Amalur Artola, GARA
«Sofia Petrovnak, fede itsua du iraultzan eta agintariengan, harik eta semea, hura ere itxuraz iraultzaile zintzoa, atxilotzen duten arte. Orduan egingo du topo susmatu ere egiten ez zuen errealitate batekin, kikilduta bizi den gizarte batekin, edonon eta noiznahi gerta daitezkeen gehiegikeriekin.»
Nerea Azurmendi, DIARIO VASCO
«Eleberrian, Sofia Petrovna mekanografia lanak egiten ditu Leningradoko argitaletxe batean. Alargun gelditu ondoren ikasi zuen lanbide hori eta, dirudienez, dena ongi doakio bizitzan.»
Ion Stegmeier, DIARIO DE NAVARRA
«Orain, Katakraken eskutik eta Josu Zabaletaren itzulpenari esker, lehenengoz euskaraz irakurri daiteke eleberri motz hau, garai hartaraino doan bidaia historiko-literario bat baino askoz gehiago proposatzen duena.»
Miren Mindegia Petrirena, DIARIO DE NOTICIAS
Sentimentalismo gabeko deskribapenek arrakala irekitzen dute protagonistak sumatu ezin eta irakurleak ezin argiago ikusten duen bortxaren artean. Arrakala horrek darama irakurlea norberak ikusten ez duenaz hausnartzera. Eta gure kasuan zer da “ura” egiturazko estatu bortxa orokortu eta sistematikoa ez bada.
Ibai Atutxa, ARGIA
«Garai jakin batekiko une politikoari ez ezik, garaikidea zaigun munduarekiko esperientzia ulertzeko ere baliagarria zaigu»
Aiora Sanpedro, BERRIA
«Nobelaren bidaia fisikoa bezain liluragarria da planteatzen duen bidaia literario-historikoa»
ORTZADAR
Acerca de Lidia Txukovskaia
San Petersburgo 1907 - Mosku 1996
Poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. 1928an Samuil Yakovlevitx Marxakek zuzentzen zuen Detistataren Leningradeko sekzioan lan egiten hasi zen. Beste askorentzat bezala, «Marxaken erredakzioan» lan egitea literatura-eskola egiazkoa izan zen berarentzat. Baina 1937an «sabotatzaile taldea» deklaratu zuten erredakzioa, kide batzuk atxilotu egin zituzten, eta inguruko asko hil ziren. 1937ko urte horretan bertan atxilotu eta 1938an fusilatu zuten bere senarra, Matvei Petrovitx Bronstein fisikari teorikoa. Moskun argitaratu zuen Erredaktorearen laborategian (1963), adibidez. 1939-40 urteetan, gertaeren...