Sorginak, emaginak eta erizainak
Emakumezko sendalarien historia bat
Traducción de Maria Colera Intxausti
10,00€
IVA incluido
Disponible
Sorginak, emaginak eta erizainak
Emakumezko sendalarien historia bat
Traducción de Maria Colera Intxausti
ISBN | 978-84-16946-37-2 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 112 |
Tamaño | 12.5x19 |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 10,00 |
«Gaur egun osasun-sisteman daukagun posizioa ez da «naturala» eta azalpen bat eskatzen du. Liburuxka honetan zera galdetu nahi izan dugu: Nola igaro gara iraganeko gailentasun-egoeratik egungo mendetasun-egoerara?
Gure ikerketak zera erakutsi digu: emakumezko osasun-langileen bazterketa eta gizonezko profesionalen nagusitasuna ez zirela prozesu «natural» bat izan. Ez zen medikuntzazko zientziaren baitako aldaketen emaitza automatiko bat edo emakumeen sendaketa-lanak egiteko ezintasunaren emaitza, gizonezko profesionalen botere-hartze aktibo baten ondorioa baizik. Eta gizonak ez ziren zientziari esker gailendu: bilakaera honetako gudu erabakigarriak teknologia zientifiko modernoaren garapena baino askoz lehenago gertatu ziren.
Asko zegoen jokoan borroka horretan: medikuntzaren monopolio politiko eta ekonomikoak kontrola ematen zuen medikuntza-arloko antolakunde instituzionalen gainean, teoriaren eta praktikaren gainean eta irabazien eta izen onaren gainean. Gaur egun askoz gehiago dago jokoan, medikuntzaren gaineko kontrol osoa edukitzeak gauza asko erabakitzeko boterea ematen baitu: nor biziko den eta nor hilko, nor den emankor eta nor antzu, nor dagoen «eroa» eta nor bere senean.»
Barbara Ehrenreich eta Deirdre English, Sorginak, emaginak eta erizainak
En la prensa
«Bi parte ditu liburuak: lehenengoan, sorginen «kriminalizazioaren» inguruko hipotesiak jaso zituzten egileek; bigarrenean, XIX. mendeko AEBetako kasu zehatza, jende xeheari beren gorputzaren eta osasunaren gain zeuzkaten baliabideak eta jakintza ukatzen hasi zirenekoa, elite politiko, ekonomiko eta erlijiosoen mesedetan.»
Itziar Ugarte Irizar, BERRIA
«Endredorik gabe, argi eta xehe azaltzen dute Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishek zer izan ziren sorgin-ehizak eta ze lotura duten sendalaritza tradizionalaren gainbeheraren eta pertsonak aintzat hartzen ez dituen osasungintzaren nagusitzearekin.»
Amalur Artola, GARA
«Emakumeen historiaren berreraikuntza feministarentzako lan aitzindari bat izan zen.»
Nerea Alejos, DIARIO DE NAVARRA
«Ehrenreichek eta Englishek estilo zuzen eta indartsua erabiltzen dute liburuxkaren bizkarrezurra osatzen duten kontzeptuak trebeziaz lotzeko: emakumezko sendalariek herri xehearentzat zuten garrantzia, emakume horien boterea eta jakintza herritarrak ezabarazteko sorgin-ehiza, osasungintzaren botere-esparrua hartu zuten gizon «profesionalak», Elizak eta klase agintariek botere borroka horretan jokatutako papera eta ondorioz sortutako medikuntza modernoaren prestigioa.»
Irati Majuelo, BERRIA
«Emakumeak medikuntzatik kanporatu izana ez da kasualitatea»
Maria Colera, NAIZ IRRATIA
Garazi Albizuaren elkarrizketa Irakurrieran saioan.
Maria Colera, BIZKAIA IRRATIA
Acerca de Barbara Ehrenreich
Butte, 1941
Barbara Ehrenreich AEBetako idazle eta aktibista bat da. 21 liburu idatzi ditu eta zutabegile ezaguna da. DSA (Democratic Socialists of America, Ameriketako Sozialista Demokratikoak) alderdiko kidea da. Besteak beste, Time, The New York Times, Mother Jones, The Atlantic Monthly, Ms, The New Republic, Z Magazine edota The Progressive hedabideetan idatzi du.
Acerca de Deirdre English
1948
Deirdre English Mother Jones aldizkariko editorea izan zen. Telebistako dokumentalak egin izan ditu eta New Yorkeko Estatu Unibertsitateko eta Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea izan zen. Barbara Ehrenreichekin batera hiru liburu eta zenbait panfleto argitaratu ditu.