Sorginak, emaginak eta erizainak

Emakumezko sendalarien historia bat

Itzulpena: Maria Colera Intxausti

10,00€

BEZa barne

Badugu

Sorginak, emaginak eta erizainak

Itzulpena: Maria Colera Intxausti

ISBN 978-84-16946-37-2
Hizkuntza Euskera
Orriak 112
Tamaina 12.5x19
Azalak Paper-azalezkoa hegalekin
Prezioa 10,00

«Gaur egun osasun-sisteman daukagun posizioa ez da «naturala» eta azalpen bat eskatzen du. Liburuxka honetan zera galdetu nahi izan dugu: Nola igaro gara iraganeko gailentasun-egoeratik egungo mendetasun-egoerara?
Gure ikerketak zera erakutsi digu: emakumezko osasun-langileen bazterketa eta gizonezko profesionalen nagusitasuna ez zirela prozesu «natural» bat izan. Ez zen medikuntzazko zientziaren baitako aldaketen emaitza automatiko bat edo emakumeen sendaketa-lanak egiteko ezintasunaren emaitza, gizonezko profesionalen botere-hartze aktibo baten ondorioa baizik. Eta gizonak ez ziren zientziari esker gailendu: bilakaera honetako gudu erabakigarriak teknologia zientifiko modernoaren garapena baino askoz lehenago gertatu ziren.
Asko zegoen jokoan borroka horretan: medikuntzaren monopolio politiko eta ekonomikoak kontrola ematen zuen medikuntza-arloko antolakunde instituzionalen gainean, teoriaren eta praktikaren gainean eta irabazien eta izen onaren gainean. Gaur egun askoz gehiago dago jokoan, medikuntzaren gaineko kontrol osoa edukitzeak gauza asko erabakitzeko boterea ematen baitu: nor biziko den eta nor hilko, nor den emankor eta nor antzu, nor dagoen «eroa» eta nor bere senean.»
Barbara Ehrenreich eta Deirdre English, Sorginak, emaginak eta erizainak


Barbara Ehrenreich-ri buruz

Butte, 1941

Barbara Ehrenreich AEBetako idazle eta aktibista bat da. 21 liburu idatzi ditu eta zutabegile ezaguna da. DSA (Democratic Socialists of America, Ameriketako Sozialista Demokratikoak) alderdiko kidea da. Besteak beste, Time, The New York Times, Mother Jones, The Atlantic Monthly, Ms, The New Republic, Z Magazine edota The Progressive hedabideetan idatzi du.

Gehiago jakiteko

Deirdre English-ri buruz

1948

Deirdre English Mother Jones aldizkariko editorea izan zen. Telebistako dokumentalak egin izan ditu eta New Yorkeko Estatu Unibertsitateko eta Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea izan zen. Barbara Ehrenreichekin batera hiru liburu eta zenbait panfleto argitaratu ditu.

Gehiago jakiteko