Walden

Traducción de Danele Sarriugarte

22,00€

IVA incluido

Disponible

Walden

Traducción de Danele Sarriugarte

ISBN 978-84-16946-65-5
Idioma Euskera
Páginas 352
Tamaño 14x21
Encuadernación Paper-azalezkoa hegalekin
Precio 22,00

«Gau beltzean etxera bidean nindoalarik basoan barna, nire arrain-sorta eskuan eta kanabera herrestan, marmota bat begiztatu nuen nire bidea zeharkatzen, eta halako plazer salbai batek inarrosi ninduen; bulkada bizi bat sentitu nuen marmota hura harrapatu eta gordinik irensteko, ez goseak nintzelako, ezpada animaliaren izaera basatiak grina pizten zidalako. Nolanahi ere, lakuan bizi nintzelarik, behin edo birritan behintzat suertatu nintzen basoan miaka, txakur gosetuaren antzera, halako abandonu bitxi batek hartzen ninduelarik, irents nezakeen oreinkiren baten bila, eta halako egoeran egonda, ehiza bat bera ere ez litzaidake irudituko gordinegia. Eszenarik salbaienak guztiz ezagunak bihurtu zaizkit ezin adierazteko moduan. Neure baitan aurkitzen nuen, eta aurkitzen dut oraindik, bizitza goragoko baterako joera, edo, jendeak esaten dion moduan, bizitza espiritual baterakoa, gizon gehienei gertatzen zaien moduan bestalde, eta beste joera bat, berriz, maila primitibo edo salbaiarekikoa, eta bi-biak gurtzen ditut. Neurri berean maite ditut basatia eta ona. Arrantzak dakartzan basatasuna eta abentura egokiak dira oraindik ere niretzat. Batzuetan gogoko dut bi oinak finkatzea bizitzan eta animalien erara igarotzea eguna.»
Henry David Thoreau, Walden

«Laku baten izena du liburu honek, eta esango nuke gaia ere likido samarra duela: 'bizitza basoetan' izateaz gain –azpititulu hori egileak berak kendu baitzion bigarren edizioan–, eraldaketa prozesu amaigabea ere bada. Gogotik edo kontzientziatik hasten den eraldaketa-ziklo bat: munduan hartzen dugun jarreratik abiatu eta balio berrietan zehar abentura-bidaia eskaintzen digu Waldenek.
Liburu hau 1854ean argitaratzean, bere asmoa ez zuen ezkutatu Henry David Thoreauk, lehenengo orrian jarritako aipuan deklaratu baitzuen ez ziola etsipenari edo abaildurari poema bat idatzi nahi, baizik eta aldaketak eragin, probokatu, 'besterik ez bada auzokoak esnatzeko'. Esperientzia eraldatzaile bat performatu, testuaren egilearena bezainbeste balizko irakurlearena, berea bezain gurea izan litekeena».
Antonio Casado da Rocha, hitzaurrean