12,00 €
IVA incluido
Disponible
Amaieratik hasi
Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
ISBN | 978-84-10246-47-8 |
---|---|
Páginas | 108 |
Año | 2025 |
Editorial | Txalaparta |
Sección | Feminismo(S) |
Iberdrolak bere dorrea morez argiztatu zuen martxoak 8 hura mugarri izan zen euskal feminismoan: mugimendu feministaren agortzea bera ikusi zuten askok ekintza hartan. Feminismoa balio multzo soil gisara ulertzetik harago, ordea, perspektiba zabalduz problematizatu behar da. Bide horretan, euskal feminismoak emandako genealogia eta analisirako begiradatik, liburuxka honen anbizioa da feminismoa askapenerako (bai nazional, bai sozial-kultural) paradigma izendatzea. Horretarako, Euskal Herrian feminismoetatik bizitzen ari garen korapiloei izen-abizenak jartzeaz gain, gogoeta pertsonal eta konpartituak biltzen ditu, teoria hutsean geratu gabe...
, jarduteko intuizio eta bide posible batzuk azalduz. Minak jaurtigai legez erabili beharrean, emozio kolektiboak politizatu eta guztiontzako askatzaileak izango diren proposamenak egitea beharrezkoa baita. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 10. alea da hau.