Euria ari duenean
14,00 €
IVA incluido
Disponible en 4-5 días
Euria ari duenean
ISBN | 978-84-7681-689-9 |
---|---|
Páginas | 36 |
Año | 2013 |
Editorial | Pamiela |
Sección | Primeros Pasos |
Album poetikoa, eguneroko errealitateari beste modu batez begiratzen diona. Normalean, hodeiak eta euria tristeziarekin eta umore txarrarekin lotzen dira, baina, hemen, baikortasunerako eta fantasiarako ate dira: kalean nahasten diren koloretako euritakoak, hezetasuna ospatzen duten barraskiloak, berriz berdatzen diren arbolak... Kontakizun labur honen narratzailearentzat festa dira egun euritsuak: aitak autoz eramaten du eskolara, eta, putzuetan, plisti-plasta ibiltzen da eta alegiazko arrainak harrapatzen ditu. Oreka egokia dago testuaren eta irudien artean. Kontakizunaren lirismoak eta hitzak eta irudiak inguratzen dituen giro magikoak...
irakurleen enpatia eta bihotza pizten dituzte. Eta egun euritsuetako argi ahula izaten bada ere, egileak kolorez eta kontrastez bete nahi izan ditu liburu honetako orrialdeak. Liburuari poza dario, eta garbi dago gonbita: eguraldia txarrean eta nekeetan, irria ezpainetan.