Jauzika

13,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Jauzika

ISBN 978-84-7681-635-6
Páginas 136
Año 2011
Editorial Pamiela
Sección Crítica Literaria

Jauzika pentsatzen dugu. Oroitzapenetatik datozkigun edo oraintxe bertan gurutzatzen zaizkigun sentsazio horiek, izter hark, begi kliska honek, haserre oihu horrek, hotzikara batek…, edozein hutsalkeriak erakartzen du gure arreta eta txinpart bat hasten da jauzika geure burmuinean zain-konexio batetik bertzera.
...

Leer más

Burutazio horietako bati, mintzo bihurtu nahi dugunean soilik ematen diogu egitura sintaktiko ageriko edo ezkutu bat, segida logiko arrazional edo senezko bat, hala holako biribiltasuna, landuagoa ala zakarragoa. Eta kanporuntz gara dezakegu burutazioa, luzatu egin eta diskurtso bat eratuz, edo barneruntz bil dezakegu, konprimitu eta halako bitxikeria bat, aforismo bat, haiku bat, apunte kitzikagarri bat, gauzatuz: testutxo bat.
Azken horixe dugu liburu honetan, testu solteak, azare joko baten kapritxoak sortuak, baina orobat diskurtso oso baten zatiak dira, diskurtso sozio-politiko-kultural bat –Euskal Herritik ondua– osatzen duten tesela multzo bat, kolore eta tonu anitzetan dir-dir egin nahi duen teselazko konposizioa.


Te puede interesar

The King

Aa.vv

El nivel alcanzado

Ignacio Echevarria

Los genios

Jaime Bayly