Dalloway andrea

Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea

Virginia Woolf, Ana Isabelpr. Morales Carro

14,00 €

IVA incluido

No disponible

Dalloway andrea

Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea

ISBN 978-84-940489-7-5
Páginas 272
Año 2014
Editorial Edo!
Sección Narrativa Anglosajona

«Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak». «Hantxe zegoen-eta Clarissa». Bi esaldi horien artean, egun bakar bat igaroko da, baina aldi berean pertsona askoren bizitzak osorik agertuko ditu Virginia Woolfek irakurlearen begietara. Festa bat antolatu du Clarissak (Dalloway andreak), eta hori du kezka bakarra, inguruan dituen pertsonaiek eta munduak biraka jarraitzen duten bitartean, zenbaitek goraka, zenbaitek amildegira, espiralean bezala. Egun bakar hori eta iduriz arrunt hutsala den Clarissaren festa aitzakia nahikoak zaizkio Woolfi, 1920ko hamarkadako Ingalaterran bizi diren pertsonaia horien...

Leer más

guztien sakoneko putzuetan arrantza egiteko: iraganetik orainera eta berriz atzera eginez etengabe (gero izango dena proiektatuz), pertsonaietako bat eta bakoitzaren oroitzapenak, beldurrak, mamuak, itxaropenak eta barne elkarrizketa ugariak josiz. Eta norbanakoen mundu aberats horrez gain, iduriz arrunt hutsala den festa horren aitzakiarekin, beste hainbat gai plazaratzeko abilezia ere badu Woolfen testuak: maitasuna, homosexualitatea eta giza harremanak, gizarte egitura eta emakumeen rola, eromena eta hura artatzeko moduak, lehen mundu gerra, kolonialismoa eta migrazioak... Eta galdera bat, oinarrian: zer egin, nola egin, zorionari eusteko bizitza honetan? Pertsonaia bakoitzaren denboren eta pentsamenduen bidezidorretatik atzera eta aurrera eginez, eta elkarrekin nahastuz, guztientzat bera izan arren guztiek ezberdin bizi duten garai eta leku bat aurkezteko lan izugarria egin zuen Woolfek. Ingelesez 1920ko hamarkadatik gure egunetara idatzi diren nobela onenetakoen artean kokatu izan dute orain Itziar Diez de Ultzurrunek euskarara itzuli duen Dalloway andrea hau. 1925ean zargitaratua, modernismoaren obra garrantzitsuenetako bat da. Liburu honetan, gainera, Woolfen beraren Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea hitzaldiaren itzulpena ere eman du Argitaletxea Edo!-k. Ana I. Moralesek itzuli du azken lan hori, eta Moralesek berak egin du liburuaren hitzostea ere, agerian utziz emakumezkoak kate motzean lotzen dituen rolaren irudi bera direla Clarissa Dalloway zein Etxeko Aingerua: «Etxeko Aingeruaren mamua izango litzateke emakumeek barneratutako balio patriarkalen sistema, oharkabean autozentsura ezartzen ziena, diena, gizarte patriarkal horretan onartuak eta arrakastatsuak izatearen truke». Diez de Ultzurrunen eta Moralesen itzulpenak nazioarteko literaturaren obrarik garrantzitsuenetako bat ekarri dute euskarara, finezia handiz; nobelak, hitzaldiak eta hitzosteak elkar osatzen dute, Woolfen kezka estetiko, etiko eta politikoei buruzko irudi osoa eskainiz irakurleari.


Te puede interesar

Monjas y soldados

Iris Murdoch

Lamento lo ocurrido

Richard Ford

Tengo un nombre

Chanel Miller