Listado de eventos

30

Junio

Viernes

19:30

Dashiell Hammett «Maltako belatza»


Cita mensual del grupo de lectura Irakurle taldea.



Libro recomendado:

Listado de eventos

30

Junio

Viernes

19:30

Dashiell Hammett «Maltako belatza»


Biguinkerietatik hain urrun dagoen munduaz idaztean Hammettek heriotzaren begirada hotza ezarri zion bere prosari: gizakiaren ibileren arrazoiak eta barru-barruko motibazioak, era guztietako uste, azalpen eta esplikazioak asmaezinak baitira. Izan ere, gizakia baita bere burua eta besteak engainatzeko sortu den piztiarik trebeena. Bera, kanpotik ikusten denari eta, batez ere, egiten denari erreparatzea beste biderik ez da geratzen, eta aurpegikera eta keinuei kasu gehiago egitea hitz jario dotoreei baino.
Nosey Parker
Maltako Belatza bizi arauen eta erakunde ahalguztidunen pisuari bakoitzak gogor egiteko duen ahalmenaren poema ere bada.



Libro recomendado:

Listado de eventos

26

Mayo

Viernes

19:30

Mikhail Lermontov «Gure garaiko heroia»


Cita mensual del grupo de lectura Irakurle taldea.



Libro recomendado:

Listado de eventos

26

Mayo

Viernes

19:30

Mikhail Lermontov «Gure garaiko heroia»


Gure garaiko heroia, Mikhail Jurievitx Lermontov: Gure garaiko heroia 1838tik 1840ra bitartean idatzitako menturazko nobela psikologikoa da. Bost narrazio biltzen ditu (Bela, Maxim Maximitx, Taman, Meri printzesatxoa eta Fatalista) eta bertan Petxorin ofizial errusiarrari Kaukasoan gertatutakoen berri ematen digu Lermontovek. Errusiako prosaren obra klasikotzat jotzen da eta eragin handia izan zuen garaiko gizartean eta geroko literaturan. Liburua, neurri batean autobiografikoa dela esan daiteke, nahiz eta hitzaurrean egileak berak hori ukatzen duen. Lermontoven garaiko heroia, azken batean, garaiko eta garaiaren biktima besterik ez da.
Izenburuak berak adierazten du gizarteari egiten dion kritika zorrotza, zeren heroi gisa aurkezten diguna moralik gabeko gizona baita, "gaizkile tragiko eta erromantikoa". Lermontov erromantikoa zen, baina errealismoaren bila zebilen, eta "errealismo erromantikoa" izan zen bilatze horren emaitza.



Libro recomendado:

Listado de eventos

28

Abril

Viernes

19:30

Curzio Malaparte «Larrua»


Cita mensual del grupo de lectura Irakurle taldea.



Libro recomendado:

Listado de eventos

28

Abril

Viernes

19:30

Curzio Malaparte «Larrua»


Malapartek gerraren izurriari eskaini zizkion hiru liburuetatik bigarrena, Larrua, gerraondoko lehen urteetan idatzia, 1949an agertu zen Italian, eta hurrengo urtean, Frantzian. "Ez da gerrateko Europaz ariko, ezbada gerraondokoaz. Krudeltasunik gabe egongo ez bada ere, ez da Kaputt bezain krudela izango; aitzitik, jostagarriagoa izango da, izugarri bezain alaigarri izango delako" idatzi zuen Malapartek, Larruaz ari zela. Aliatuek askatu/ okupatutako Napoliri buruzko kronika eleberri gisa kontatu honek polemika arras bortitza eta gaitzespenik garratzenak sortu zituen Italian, argitara atera zenean: Eliza Katolikoak liburu debekatuen indixean sartu zuen; eta hainbat italiar ospetsuk, antipatriotiko eta moralgabea iritzirik, gogorki kritikatu zuen. Geroago ere eleberriak kritika latzak eta laudorio sutsuak jaso ditu. Batzuen iritzian, Malaparte "xaboi burbuila terroristen egilea" da; beste batzuek, aldiz, XX. mendeko literatur lan onenen artean sartu ez ezik, XX. mendea hobekienik irudikatzen duen eleberria dela uste dute.



Libro recomendado:

Listado de eventos

24

Febrero

Viernes

19:30

Toni Morrison «Maitea»


Cita mensual del grupo de lectura Irakurle Taldea.



Libro recomendado:

Listado de eventos

24

Febrero

Viernes

19:30

Toni Morrison «Maitea»


Morrisonen literatur lanetan, arraza-, sexu- eta klase-arteko gatazkaren deskripzio errealistaz gain, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira, oso errotuak beltzen folklorean. Maitea honetan ere, adibidez, protagonistak haur hil baten mendean daude, eta hark bultzatuta doaz ihesi bi anaia etxetik, ama eta arreba etxean bakar-bakarrik utzita.
Prosa gogor eta lirikoa du. Blues, jazz edo kantu espiritualen tradizioari jarraituz, elkarri eskua emanda doaz zoriona eta tristura, algara eta malkoak, maitasuna eta heriotza. Estiloa ere berezia du: zatika dago idatzia. Badirudi Morrisonek ispilu bat hartu, lurrera botata hautsi, eta printza horietan islatutako irudiak ematen dizkigula eskura, geuk osatu eta ondorioak atera ditzagun.
Esandako guztiaren harian, hainbat irakurketa izan ditzake liburu honek: mamuen istorioa, kontakizun errealista, maitasun-istorioa, eleberri politikoa, feminista… Baina guztien gainetik, agian, irakurleari galdera bat txertatzen dio buruan: zer ote den benetako maitasuna eta zein diren gizatasunaren mugak.



Libro recomendado:

Listado de eventos

27

Enero

Viernes

19:30

Walter Benjamin «Denbora, historia eta artearen inguruko testuak»


Cita mensual del grupo de lectura.



Libro recomendado:

Listado de eventos

27

Enero

Viernes

19:30

Walter Benjamin «Denbora, historia eta artearen inguruko testuak»


Walter Benjamin, oraindik ere, sailkatzen zaila den autorea da. Literatura kritika, hizkuntzaren filosofia, itzulpengintza, komunikabideen teoria edo historiaren ikerketa… genero horietan guztietan erakutsi zuen bere pentsamenduaren originaltasun eta erradikaltasuna. Haren idazkeraren trinkotasunak ez dio egungo pentsamenduaren paisaia anitzean gehiengoaren adostasun bitxia lortzea galarazi. Agian haren testuek hain berezkoa duten anbiguotasunak orainaren irudi iheskor eta ezegonkorra, gaur egun ere haren garaikide bagina bezala mintzo zaigun hura, idatziz atzemateko ahaleginari erantzuten diolako.
Saiakera-bilduma honetan, lehen aldiz euskaraz, egileak denbora, historia eta artearen inguruan idatzitako hausnarketa nabarmenenak bildu dira. Artikuluok Walter Benjaminen pentsamendu bereziaren erakusgarri dira. Haietan, eztabaidarako bidea agortzetik urrun, badirudi sekula ez dela adieraziz husten, urtetan hozitu eta fruitu emateko gaitasunari osorik eusten dion haziaren antzera.



Libro recomendado: