Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

31

Larunbata

19:30etan

The Acoustic Bandwagon Revue

Kontzertua


Iruñean bizi diren musikari britainiar batzuek eskainiko dituzten kontzertuak dira. Musikariak honako hauek dira:

Paul Bentham, Bob Adamson, Jon Herbert eta Nate Read.

Kantek gai asko biltzen dituzte: etorkinen bizitza, gaur egungo egoera politikoa, adiskidetasuna, hiltzaileak eta jokalari amorratuak, eta baita Iruñeko Alde Zaharreko taberna ezagun batera joaten diren pertsonaia batzuen bizitza ere.

Artista hauek batera arituko dira The Acoustic Bandwagon Revue-en, gau hauek musika akustikoaz disfrutatzeko zita paregabea bihurtuz.

The Acoustic Bandwagon Revue Katatrak liburudendan izango da, Kale Nagusiko 54. zenbakian, maiatzaren 31an 19:30ean.

Biografiak
Paul Bentham, ( Hermano Lobo Taldea )

Ahotsa eta gitarra. Ingelesa jaiotsez, zortzi urte darama Nafarroan bizitzen (Iruñeako alde zaharrean) eta musika jotzen. Zortzi urte hauetan hainbat talderentzat kantak idatzi ditu, zenbaitetan kantatu ere egin du. Orain, Hermano Lobo talde nafar-britainiarreko kidea da. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar

Bob Adamson ( Hermano Lobo Taldea )

Musikari eskoziarra da. Adamsonek azken zazpi urteak igaro ditu Iruñean, Rochapean, zehazki. , eta Jon 1999tik da Iruñeako biztanle, nahiz eta tarteka Madril eta Birmin-ghamen ere bizi izan den. Orain, Hermano Lobo talde nafar-britainiarreko kidea da eta gitarra jo eta ahotsa ere jartzen dio taldeari. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar

Jon Herbert ( Hermano Lobo Taldea )
Hermano Lobo izeneko talde nafar-britainiarreko kidea da. Herbert ingelesa eta taldean tronpetajolea da Hiru mosketero hauek kontzertuetan folka, popa, countrya, swinga, western-etako musika, rocka... batzen dituzte. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar

Nate Read

Kantautore britainiarra da. 2003tik Nafarroan bizi da, aurretik Britainia Han-dian, Alemanian, Herbehereetan eta Japonen bizi izan da.Musikari gisa Britainia Han-dian hasi zuen ibilbidea.

Kantautore honen musikan eragina izan dute, besteak beste, Nick Brakek, Bob Dylanek, Tom Prettyk, Pink Floydek eta Jon Martynek.Haren musikan eragina izan dute bertako folk eta rock musika tradizionalak eta baita Eustatu Batuetako blues-ak ere.

Errepertorio luzea dauka: blusa, folk kantak, kanta tradizionalak, klasikoen interpretazioak eta baita berak sortutako kantak eree, eta errepertorio luzean denetarik aurki dezakegu. Batetik, berak sortutako kantak, besteak beste, The Empty pPage edo Destination Unknown; denak, gainera, bere azken diskoan bilduta daude. Bestetik, kanta tradizionalak, adibidez, St James edota Infirmary Blues. Bukatzeko, gustukoen dituen artisten kanta klasikoak, esaterako, Bob Dylanen Girl from The North Country.