Abenduak
29
Asteazkena
19:00etan
Alex Mendizabal «Partiture 1987 - 1996»
Partitura bilduma honek hasiera eta amaiera zehatzak dauzka, hau da 1987 urteko Famoseca (kolunpio gainean interpretatzekoa) eta 1996 urteko ar eman.
Hamarkada pasa horretan Alex Mendizabalek (Donostia, 1961) formatu, instrumentu eta talde ezberdinetarako dozenaka eta dozenaka partitura idatzi zituen, musikaren eta soinuaren izaera eta moldaera ezberdinengan arreta jarriz. Partitura hauek oso gutxitan interpretatu izan dira, eta hauen lehenbiziko edizio honek hain zuzen hortarako gonbidapena luzatu nahi du.
Biduma berezi hau Audiolab (www.audio-lab.org) elkartearen ARR EDIZIOAK plataformak eman du argitara edizio mugatuan. Egitasmo honek Euskal herriko hainbat soinuari eta musikari lotutako praktika artistiko ezezagun edo argitaratugabe jendaurrean aurkeztu nahi ditu.