Ekitaldien zerrenda

Ekainak

25

Osteguna

19:30etan

Arreta: tresna garrantzitsua Heziketan

Hitzaldia


Arreta berezko giza ahalmena da. Arreta funtsezko tresna da, eta ez bakarrik kanpoko mundua ezagutzeko, baita barneko mundu mentala eta emozionala ezagutzeko ere. Gainera, bestearekin harreman osasuntsuak izaten laguntzen du. Heziketa-prozesu ororen ezinbesteko tresna denez, prozesu kognitibo eta ikaste guztiaren oinarria da. Horregatik, gurasoen eta irakasleen zeregina da, seme-alabei eta ikasleei hau guztia transmititu ahal izateko, adi egotearen arteaz kontzientzia hartzea.