Ekitaldien zerrenda

Martxoak

21

Larunbata

17:00etan

ATOPIA RPG: partida

Antzerkia


Atopia RPG fikziozko Euskal Herrian kokaturiko rol-jokoa da, 2019 urtean plazaratua.

2018an Gerediaga Elkarteak eskainiriko lehen Sormen Beka eskuratu zuen Etzi Portu Maritimoa taldearen proiektuak[1][2] eta 54. Durangoko Azokan aurkeztu zen jendaurrean[3]. Euskaraz sortu eta argitaraturiko lehen rol-jokoa da.

Jokoaren testuingurua eta mekanika
Jokoa gaur egungo Euskal Herri surrealista batean kokatua da. Bost fakzioren arteko elkarrekintza eta gatazka dira jokoaren motorea. Rol-jokoa izanik, munduaren ezaugarriak zein jokoaren arauak alda daitezke, jokoa jokalarien gustuetara moldatzeko.

Jokalariek pertsonaia batzuen papera hartzen dute eta haiek istorioan zehar gidatuko dituzte, gidari batek (jokoan maizter deitzen dena) testuingurua garatzen duen bitartean. Rol joko gehienetan bezala, pertsonaien ezaugarriek jokoan zeharreko ekintzak arrakastaz burutzeko duten gaitasuna zehazten dute.

Pertsonaiaren atributuak
Atributuak pertsonaien ahalmen eta gaitasunak dira. Atopian oinarrizko bost atributu daude, guztiek 1 eta 6 arteko balioak ukan ditzaketenak (printzipioaz, jokalari bakoitzak 15 puntu bana ditzake pertsonaiaren atributuak definitzeko):

Indarra (IND): Indar eta erresistentzia fisikoaren adierazle da.
Aditasuna (ADI): Inguruan gertatzen denaz ohartzeko gaitasuna.
Trebetasuna (TRE): erreflexuak, koordinazioa, punteria eta abarrak biltzen ditu.
Eragina (ERA): Ingurukoen iritzietan eragiteko gaitasun soziala da.
Arrazoia (ARR): Logika, arrazoimena eta memoria erabiltzeko gaitasuna.
Atributu hauez gain, badira beste atributu berezi batzuk ere, aldakorrak direnak:

Zortea (ZOR): egoera baten ondorio txarrak arindu edo arrakasta handitzeko erabil daiteke.
Bizitza: pertsonaiaren osasun egoera adierazten du. Hasieran Indar atributuaren bikoitza balio du (gehienez 12, beraz), baina jokoan zehar zauritua izanez gero puntuak gal ditzake, heriotza ere gertatuz.
Fakzioak eta Arketipoak
Atopiako fakzioek jokalarien zenbait ezaugarri eta interes definitzen dituzte. Atopian honako fakzioak daude:

STMA: Statu Quoa irudikatzen dute.
Internazional Ikustezina: Postmodernismoa eta anarkia irudikatzen dituzte.
Marxialistak: ezkerreko mugimendu iraultzaileak irudikatzen dituzte.
Lur4A: Teoria konspiranoikoen zaleak irudikatzen dituzte.
Agentzia: informazioarekin trafikatzen duten merzenario talde bat da.
Fakzio bakoitzak zenbait arketipo ditu, jokalariek hauta ditzaketenak eta haien pertsonaiaren izaera eta gaitasunak gehiago zehazten dituztenak. Posible da inolako fakziori loturik ez dauden pertsonaiekin jokatzea, horretarako zenbait arketipo ere proposatzen direlarik.

Fakzio bateko kode izateak pertsonaiaren atributu pare bat aldatzea dakar (bat hobetu eta bestea okerragotuz). Era berean, arketipoa hautatzean atributu bat hobetuko zaio pertsonaiari.

Gaitasunak eta ekipamendua
Eguzki-sistema. 3. planeta, Lurra. Euskal Herria.

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik den Euskal Herria den modukoa? Nola den posible den bezalakoa izatea? Inoiz entzun al duzu “hipotesi guztiak zabalik” daudela?

Oraingoan egia da.

Konspirazio teoria guztiek dute balizko arrazoia Euskal Herri garaikidearen bertsio alternatibo honetan.

Eta zu erdi-erdian zaude.

Gaitasunak pertsonaiek gauza ditzaketen ekintza bereziak dira, atributuen balioa handi dezaketenak zenbait egoeratan. Pertsonaiek hiru motatako gaitasunak dituzte: Fakzioari lotuak, Arketipoari lotuak eta gaitasun unibertsalak.

Ekipamendua pertsonaiak daraman tresneria da, zenbait ekintzetan lagungarri gerta dakiokeena.

Estrabagantziak, kargak eta karma
Estrabagantziak pertsonaiak dituen ohiz kanpoko gaitasunak dira. Estrabagantziak fakzioari eta arketipoari loturik daude, baina berriak ere asma daitezke. Pertsonaiak ekintzak arrakastaz burutu ahala, menperatzen dituen estrabagantziak erabiltzeko gaitasuna metatuko du, karga moduan. Estrabagatziak erabiltzean, karma puntuak sortuko dira, jokoaren gidariak nahi bezala gertaera bitxiak sortzeko erabiliko dituenak.

Erronka, apustua eta arrakasta
Pertsonaiaren ekintzak arruntak ez direnean eta atributuen erabilera eskatzen dutenean, dadoen bidez erabakitzen da ekintza ongi burutu den ala ez.

Pertsonaiak gainditu behar duen egoera bati aurre egitean (dela bere erabakiz, edo bapateko gertaera bategatik), erronka bat ukango du. Erronkaren arabera, jokalariak arrakasta maila jakin bat gainditu beharko du gertaerak nahi bezala kudeatzeko. Arrakasta maila gainditu den ala ez dado jaurtiketa bidez erabakiko da, jaurtitako dado kopurua ekintza horri dagokion atributuan pertsonaiak dituen puntu kopurua izanik. Dado kopuru hau handiagoa izan daiteke pertsonaiak zortea, gaitasunak, ekipamendua edo estrabagantziak erabiltzen baditu.

Sortzaileak

Sortzaileetako batzuk Durangoko Azokan egindako aurkezpenean.
Etzi Portu Maritimoko kideek burutu zuten proiektua. Sortzaileetan honakoak dira aipatuak: Nerea Ansa, Ohiana Calparsoro, Yeray Gascon, Galder Gonzalez, Unai Gorrotxategi, Beñat Irasuegi, Xabier Landabidea, Eneko Olazabal eta Gorka Salces.

Liburuan girotze testuak egiteko hainbat idazle gonbidatuk parte hartu zuten: Garazi Albizua, Lady Distopia, Goizalde Landabaso, Josu Lezameta, Ana Malagon, Yurre Ugarte, Iban Zaldua eta Mikel Zumeta.

Liburuko irudien sorkuntzan parte hartu zuten ilustratzaileak: Adur Larrea, Juan Lopez de Jesus, Arrate Rodriguez, Xabier Sagasta eta Txakur Gorria.

Erreferentziak
↑ (Euskaraz) «Euskaraz sortutako lehenengo rol jokoak irabazi du Azokako Sormen Beka» 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
↑ (Euskaraz) Biain, Aitor «ATOPIArpg euskarazko rol jokoaren egitasmoak jaso du lehen Sormen beka» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
↑ (Euskaraz) Sarea, Arrosa; Zebrabidea (2019-12-10) «Atopia RPG euskarazko rol jokoaz, Galder Gonzalezekin» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
Bibliografia
Hainbat egile, 2019: Atopia RPG, ISBN: 978-84-947597-6-5
Kanpo estekak
Atopia RPG webgunea



Gomendatutako liburua:

ATOPIA

33,00 €

Badugu