Urtarrilak
30
Asteazkena
19:00etan
Benet Salellas: Juicio a la democracia
Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranisten kontrako epaiketa laster hasiko da. Une egokia da lehen eskutik ezagutzeko nola egingo dioten aurre epaiketari auzipetuek, eta, oro har, Kataluniako gizarteak. Benet Salellas Jordi Cuixart Òmnium Culturaleko presidentearen abokatuetako bat da. Horrez gain, epaiketa politikoei buruzko liburu interesgarri bat argitaratu berri du: Jo acuso. La defensa en judicis polítics (Pàges Editors). Halaber, Benet Salellas CUPeko diputatu ohia da, eta abokatu gisa lanean ari da urriaren 1eko erreferendumarekin lotutako beste auzi askotan ere. Benet Salellas abokatuarekiko solasaldia Nafarroako Gure Esku Dagok antolatu du, eta Kristina Berasain kazetariak gidatuko du.
*Antolatzailea: Gure Esku Dago