Ekainak
11
Asteazkena
19:00etan
Bizitzaren balioa
ARGAZKI ERAKUSKETA ETA PROIEKZIO - HITZALDIA
Monte Alduide Kordinakundea eta SEO/BirdLife.
I.- NORTZUK GAREN.
a) Monte Alduide Kordinakundea.
Monte Alduide Zaintza Bereziko Gunea (ZBG) babesteko eta zaintzeko eskuadetako bizilagunen elkarte legalki osatua da. Zeinak bere baitan burutu nahi dituzten legearen kanpoko bi harrobien egitasmoak deusesteko nahian gogotsu lan egiten duen, Zilbetiko Antzerin MAGNA, S.A. magnesitasen bila eta Aurizberriko Mendiaundin SILICE NAVARRA, S.L. silize ondarra ustiatzeko aritzen direnak.
b) SEO/BirdLife (Ornitologiaren Espainiako Elkartea).
1954. urtean sortutako erakunde zaintzari honek, hegaztiak eta beren bizi-tokiak zaintzeko lan egiten du Espainia mailan. 12.000 bazkide zein 7.000 bolondres lagunen esker arrisku handian dauden natur guneak bere gain hartuz laguntza eskeintzen die tokiko auzokideei.
II.- ZER EGITEN ARI GAREN.
SEOk eta Monte Alduidek egiten duten eguneko jardueran, hauek bi dira garrantzitsuenak: Auzitegietan zaintza juridikoa, eta beste aldetik, iritzi publikoaren aitzinean egoeraren zabaltzea eta salaketaren lana.
III.- ZERGATIK BORROKATU.
1.-) Iritzi publikoaren informazio eta sentsibilizazioa.
Egoera ekonomiko latzean oso eta arazoz beteriko unean bizi ari garen arren, jantziak gara egitasmo honen zailtasunez, baina natur biodibertsitate eta garapen jasangarri baten apostua guztiona delakoan gaude. Bertze modu batez erranda, geroa bizigarria izan dadin gaurko naturaren babesa ezinbestekoa da.
2.-) Natur baliabideen ustiapenaren zenbait priekturen aurkako jarduera jasangarriagoa izan daitekeen bidea aurrez aurre plazaratuz.
Gure adierazpenean ez da ezetza beti kontran izan behar delako, edo garapenaren aurka ari garelako, harrobi proiektu hauen bultzatzaileek leporatzen diguten moduan. Gure erronka askoz zabalagoa eta sakonagoa da, eskualdeko etorkizuna eta batez ere natur baliabideak altxorratzat hartuta, jakin badakigu garapenaren bertze bide ez hain suntsitzailerik dagoen. Gainera, batzuen garapenaren ekintzek ez dute zertan zapuztu edo baldintzatu behar bertze gainontzekoen etortzeke izan daitezkeenak. Egunean ezagutzen ditugun mendiak eta bazterrak dira urte aunitzetako aurrekoengandik utzitakoak, mendez mende gizakia naturarekin bat eginik la egin duelako sekulan arriskuan jarri gabe inoren izatea.
3.-) Bazter hauek gorde ditzaketen baloreen babesa abiapuntu.
Beren edertasunaren indar iraultzailean sines dugulakoan, eta datozen belaunaldientzat horrela gordeko direlakoan gaudenez, gure ahalmenak kudeaketarik hoberenerako zuzentzen ari gara.
Nahi duzuen orori zuzenean ezagutu eta nola ez, zain ditzazuen geure gonbidapenarik beroena.
Aunitz esker.