Martxoak
21
Ostirala
20:00etan
Eichmann Jerusalemen: Hannah Arendt
Hilero batzen gara liburu baten inguruan mintzatzeko. Honakoan Eichmann Jerusalemen irakurriko dugu:
"The New Yorker aldizkariko berriemaile gisa joan zen Arendt Jerusalemera, 1961. urtean. Ideia ez zen The New Yorkerena izan, Arendtena berarena baizik. Juizioan egon egin behar zuela iruditzen zitzaion, bere buruari zor ziola, gizarte-kritikaria, lekualdatua, lekukoa eta bizitarakoa zenez gero. Eichmann bezalako harakin bat ikusi gabea zen, hala idatzi zion Rockefeller Fundazioari, eta «hura zen inondik ere izango zuen [aukera bakarra]». Juizio hartan egotea Arendtek bere iraganari zor zion betebehar bat zen, eta, halaxe esan zuen; Eichmannen burua ulertu nahi zuen (bururik bazeukan), eta, juizioko lekukotasunen bitartez, «naziek Europako gizarte errespetagarrian eragin zuten kolapso moralaren ikuspegi osoa» aztertu".