Ekitaldien zerrenda

Urriak

08

Asteazkena

19:00etan

El Irati S.A

Liburu aurkezpena


Urrutiko Buenos Airesen emandako urte luze eta lan gogorreko denboran zehar, Domingo Elizondo aezkoarrak, samintasunez oroitu eta maite zuen Iratiko, ohian eta ibai eta haurtzaroko herri eta tokietara itzultzeaz, amets egiten zuen. Oroimen, izate eta harrotasun tokiak ziren beretzako Aribe eta Aezkoa. 1888an, ahal izan zuenean, ongi irabazitako dirutza gehien maite zuen horren garapenean erabiltzea erabaki zuen. Gaur egun baino garestitasun haundiagoko denbora haietan, Irati S. A. enpresa sustatu eta eraiki zuen, haraneko eta haren aldameneko bizilagun askori lana ematen jakin zuena eta horretarako gauza izan zena, mende erdi baten zehar. XX. mendearen hasieran, Nafarroko industriaren garapenean, enpresa garrantzitsuenetariko eta pisu gehien izan zuenetariko bat izan zen. Domingoren ametsa beteta zegoen.

Gaur egun kaltetutako Irati harana, Pirinioetako beste haran batzuk bezala despopulatze zorigaitza jasaten duenarentzako, aktibitate handiko urteak izan ziren, bizitza urteak, orainaldira proiektatzen direnak , oroitzapen eta hausnarketarako. Gure esku dago bere oroimenaren berreskuratze eta mantentzearen erronka; eta bertatik, autoestimazioa eta ilusioz betetako proiektu berriak sortzera lagun zezaketeen ekintzak ateratzea.