Ekitaldien zerrenda

Martxoak

31

Asteartea

19:00etan

Elkanoren Mundu Biraren V. Mendeurrena: Axier Lopez

Hitzaldia


Elkanoren Mundu Biraren V. Mendeurrena
Zer dugu ospatzeko? Zer dute ezkutatzeko?
Hizlaria: Axier Lopez, ARGIAko kazetaria eta Elkanori Bira ekimeneko kidea

Mundu Biraren V. Mendeurrenaren makineria instituzionala Elkano marka sustatzen ari da, euskal herritarron enbaxadore, "atzoko eta gaurko euskaldunen balioen ikur" bilakatzeko. Baina historia ez denez sekula neutroa, iraganean gertatutakoa zertarako baliatu orain? Hori baita askorentzat historiaren funtzio nagusia: etorkizun justu, inklusibo eta solidarioa eraikitzeko heldulekua, norberaz ikasteko eta hobetzeko ispilua. Bide horretan ez badugu berriro inor baztertu nahi, ezinbestean, ariketa dekoloniala presente egon beharko litzateke. Historia ofizialaren pariak erdira ekarriz, emakumeak, jatorrizko herriak eta “Mundu Berrien Aurkikuntza”ren kalteak gaur egunera arte sufritu dituztenei ahotsa emanez.