Ekitaldien zerrenda

Apirilak

28

Asteazkena

19:00etan

Elkanori bira

Hitzaldia


Ezin onarturik gabiltza besteen konkistan, genozidioan, kolonialismoaren negozioetan eta esklabotzan oinarritutako ekonomia oso batetik zurrupatu dugula euskal herritarrek. "Esploratzailez", "humanistaz", "aurkitzailez"... josita dauden inguruko palazio, kale, plaza eta bazterrak lekuko. Memoriaren eta egiaren etsai nagusiak ahaztura eta mitoak dira. Azken adibidea Juan Sebastian Elkano dugu. Euskaldunon nazioarteko ikur bilakatu nahi dute bulkada eta diru publikoarekin. Duela 500 urte bezala, berriz ere, Mendebaldeko gizon zuriaren "balentriak" goraipatuz. Elkanori bira emateko aukera bikaina.