Apirilak
25
Asteazkena
19:00etan
Eskola demokratikoak: solasaldi pedagogikoa
Gizatasunaren gainbehera eta pribatizazioa ezaugarri gisa dituen hezkuntza ekosistema bat aurrera egiten duen aldi berean, eskolen arteko lehia-politikak gero eta ohikoak izaten direlarik, modu autotrofoan oreka mantentzen saiatzen diren erakundeak sortzen dira. Nafarroako Ikas komunitateen sarea esate baterako.
Aldian-aldian egiten ditugun topaketetan iritzi, uste eta kritikak partekatzen ditugu solasaldi pedagogikoetan. Oraingo honetan tertulia ireki nahi dugu testuaren inguruko ikusmoldeak zabaltzeko asmoz, eta horrela, esanahi kolektibo eta aberatsago bat lortzeko.
Solasaldirako proposatzen dugun irakurketa M.W. Apple eta J.A. Beane-n “Escuela democráticas” liburuaren laugarren kapitulua da, lehen hezkuntzako eskola baten esperientzia interesgarria.