Ekitaldien zerrenda

Urriak

19

Asteazkena

19:00etan

Euskal Balezaleen Triskantza

Proiekzioa


Dokumentalak elkarrekin korapilatuko diren bi hari jarraituko ditu:

Alde batetik, historian murgilduko diren ikertzaileen bilaketaren istorioa. Ander Arrese eta Beñat Iturrioz arkeologoak, eta Eñaut Tolosa dokumentalgilea, Islandiara euskal balezaleen aztarnen bila abiatuko dira. Bertan, bale arrantzaleek hil aurreko azken egunetan egin zuten bidea jarraitu, urperatutako untziak bilatu, balezaleen aztarna arkeologikoak topatzen saiatu, dokumentuak miatu eta bertako adituekin elkarrizketatuko dira: arrantzaleak, arkeologoak, hizkuntzalariak, etnografoak, urpekariak,…

Bestetik, gertaera historikoaren narrazioa marrazki bizidun-animazio bidez irudikatuko dugu.