Ekitaldien zerrenda

Abenduak

11

Asteartea

19:00etan

Fascismo, guerra y patriarcado. Subvertir valores dando la vuelta al edificio

Mahai ingurua


Aurtengo ekainean Caidos Irauli kolektiboak ‘Caídos Irauli’, o cómo darle la vuelta al Monumento a los Caídos artikulua argitaratu zuen hedabideetan. Bertan azaltzen genuen Iruñeko Los Caidos eraikina berrerabiltzeaz dugun erronka, hots, 36ko memoriari buruzko profil pedagogikoko proiektua, gerraren aurkako eta totalitarismoaren aurkako beste memoria alternatiboei, bai eta memoria feministei ere irekia. Asmoa da bertan ikerketa, dokumentazio, erakusketa eta bilkura gune bat kokatzea, herritarren eta, bereziki, belaunaldi berrien memoria zaintzea xede.
Gure jarrera finkatzeko eta eztabaida aberasteko, Caidos Irauli taldeak jardunaldi batzuk gauzatu behar ditu aurtengo azaro eta abenduan. 2019ko hasieran eginen diren bestelako jarduerek emanen diete jarraipena. Ardatz nagusiak izanen dira Europa eta Latinoamerikako eraikinak berrerabiltzen ari diren memoria taldeak eta proiektu horietan lantzen diren balioak: belaunaldi berriko gerraren aurkakoak, balio feministak eta memoriaren aldekoak.
Jardunaldiak hausnarketa eta eztabaidari irekiak izanen dira eta espero dugu Iruñeko herritarrek parte hartzeko lagungarri izatea hausturako bestelako memoria alternatiba bat eraikitzen, orain irekitzen ari den garai berrirako.

Fascismo, guerra y patriarcado: subvertir valores dando la vuelta al edificio
Lander Aurrekoetxea. Nerea Fillat. Fernan Mendiola.