Irailak
25
Astelehena
19:00etan
Frauen bildet Banden: Rote Zora
Proiekzioa
75 minutuko dokumentala LasOtras taldeak egina.
Rote Zora Mendebaldeko Alemanian osatutako emakume feminista autonomoen hiri-gerrilla bat izan zen. Segurtasun-indarren azpiegituren, enpresen, epaitegien eta lantegien kontrako 45 eraso egin zituzten. Patriarkatuaren, inperialismoaren eta militarismoaren aurkako lehergailuak paratzen zituzten, eta inoiz ez zuten inor zauritu.
1970eko hamarkadako Revolutionäre Zellen (Zelula Iraultzaileak) erakunde marxista autonomo armatuaren barruan sortu zen. 1986tik aurrera, bakarka jarraitu zuen bidea.