Apirilak
25
Ostirala
17:00etan
Gazteria eta prekarietatea Euskal Herrian
Txosten honetan Euskal Herriko gazteon prekarietate egoera aztertzen da, lan merkatuarenegoeran eta honek gazteongan dituen eraginetan zentratuz batez ere. Ez dira asko EuskalHerriko zazpi lurraldeak kontuan hartuta gazteon egoera ekonomikoari buruz egin direnazterketak, nahiz eta lurralde eremuka egin izan diren. Lurralde guztiak barnebiltzen dituztendatuak biltzen saiatu garen arren, gure herriaren errealitate instituzional zatitua dela-eta,ezinezkoa izan zaigu datu guztiak biltzea. Hala ere, partzialak izan arren, hemen bildutadaude gazteon prekarietateari buruzko argazki osoago bat izateko baliagarriak direlakoan.Datu guztiak iturri ofizialetatik jasoak dira.Sistemari ez zaio interesatzen errealitatea agerian geratzea eta hortaz, datuak errealitateadistortsionatu eta ezkutatzeko erabiltzen dituzte. Datuak bildu eta aztertzerakoan bi gauzaizan behar ditugu kontutan:Batetik, aztertzen diren indikadore edo neurgailuak sistemaren beharretara diseinatutadaude. Langabeziaren indizeak esaterako ez du barnebiltzen benetako errealitatea, ikasieta lan egiten dutenak, ezkutuko ekonomia, oso ordu gutxi lan egiten duena (astean 3 orduadibidez), lan erreproduktiboa... beraz lanaren inguruko azterketak egiteko benetako errealitateaezkutatzen da. Eta bestetik datuen gabezia, indikadore edo neurgailuak ideia orokorbat egiteko baliagarriak izan badaitezke ere oso zaila da datu zehatzak aurkitzea, eta arezailago konkretuki analisia egiteko beharrezko zaizkigunak, inoiz ez ditugu nahi ditugun datuakaurkituko.Aitzitik, ez dugu errealitatearen argazkian soilik geratu nahi izan, gazteok jabetzen baikarabizi dugun egoera larriaz txostenak irakurri gabe ere. Egoera honek gure bizitzetan dituztenondorio kolektiboak azaleratu nahi izan ditugu eta horrekin batera, Ernaik egoera honi aurreegiteko egiten duen proposamen praktikoa azaltzen dugu. Hau da gure ustez garrantzitsuena.Txostenak lau atal nagusi biltzen ditu beraz: prekarietatearen definizioa arazo estrukturaleta ez koiuntural gisa; errealitatearen argazkia zenbait datu interesgarriren bildumarekin;egoera horrek gazteon bizitzetan dituen ondorio nagusiak eta azkenik alternatibarako oinarrizkoproposamena. Zinez espero dugu lan xume hau gazteriarentzako lanerako tresna baliagarria izango dela.Eguneroko borrokaz soilik lortuko baitugu egoera hau iraultzea eta gazteon ahalduntzeanbaitago eraldaketarako gakoa.