Ekitaldien zerrenda

Abenduak

21

Ostirala

19:00etan

Hesian «Hasiera»

Liburu aurkezpena


Hesian taldeak zortzigarren diskoa argitaratu du: Hasiera. Rock and rollaren jarrera eta urteetako izerdiak lan indartsuan biribildu dituzte "Hasiera" diskoan eta kantuak egiteko urteetako eskarmentua trebaturik ageri da. Taldeak erabaki du solasaldi eta akustikoekin hasiera ematea diskoaren promozioari. Hesian taldearen solasaldiak lau atal izango ditu:
- "Hasiera" diskoaren inguruko berriak.
- Hesian taldeko Zuriñe eta Franen solasaldia, galderak eta erantzunak.
- Hesian taldearen zuzenekoa euskarri akustikoan.
- diskoen sinadura.