Irailak
30
Asteartea
18:30etan
Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna: «Idazketa labana bat da»
Liburu aurkezpena
Leire Lakasta eta Itziar Diez de Ultzurrunen arteko solasaldia.
Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernaux-i. Erantzunetan, Ernauxek, literaturaz, gizarteaz eta idazketaz egin zuen gogoeta: zergatik idazten duen idazten duenaz, zergatik idazten duen idazten duen bezala. Lekua eta Pasio hutsaren egilearen obra ulertzeko ezinbesteko lana da hau baina, gainera, estetikaren eta politikaren eztabaidarako baliabide ederrak dakartza.

