Maiatzak
15
Asteazkena
19:00etan
Mikel Iturria «Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista»
Kazetariaren zutabe eta artikuluen artean aukeraketa bat egin du Mikel Iturriak. Gainera, Garbiñe Biurrun, David Fernàndez eta Isaac Rosak idatzitako testu banak osatu dute liburua.
Bere ibilbide profesionala bitan banatzen zuen Ortizek: alde batetik, kazetari militantea (Movimiento Comunistaren bueltan); bestetik, kazetari komertziala. Aukeraketa azken etapa honetakoa da, batez ere El Mundo egunkarian plazaratutako zutabeak, baita Públicon agertutako batzuk ere; Ortizek berak javierortiz.net webgunean 2000ko uztailetik 2009ko apirila bitarte egunero idatzitako sarreren entresaka bat ere bai.
Frankismoaren azken urteetan hasten den Espainia ofizialaren krontrakronika bat da, giza eskubideen defentsak gidatutakoa. Baina Ortizen beste alderdi batzuk ere agertzen dira: melomanoa, samurra, ganberroa...